Amurrioko Gaztetxeak urte bat bete duela ospatzeko, hamaika ekintza

Txabi Alvarado Bañares 2015ko uzt. 8a, 10:10

Ekintza ugari antolatu ditu Amurrioko Gazte Asanbladak Gaztetxearen lehen urteurrenaren harira. Zita garrantzitsuena bihar izango da, abuztuaren 9an. Urteurren afaria egingo dute, 21.30etan. Tiketak Txokogorrin lortu daitezke, 5 euroren truke.

Ekintza ugari antolatu ditu Amurrioko Gazte Asanbladak Gaztetxearen lehen urteurrenaren harira. Zita garrantzitsuena bihar izango da, abuztuaren 9an. Urteurren afaria egingo dute, 21.30etan. Tiketak Txokogorrin lortu daitezke, 5 euroren truke.

Ekintza-sorta, baina, abuztura arte luzatuko da. Zinemak garrantzi nabarmena du asanbladako kideek osatu duten egitarauan. Asteazkenero pelikulak proiektatu dituzte Gaztetxean. Eta ez bat, bi baizik. Lehen emanaldia 18:00etan izango da, haurrei zuzendutakoa. Bigarrena, berriz, 22:00etan izango da. Kiriku eta sorgina, Lasa eta Zabala edota Anuken egia filmak proiektatuko dituzte, besteak beste.

Pelikulak ikustearekin aski ez, eta “Ostiral gorriak” dinamika jarri dute martxan. Ostiralero ekintza bana egingo dute: uztailaren 10ean ping-pong txapelketa, 17an 3X3 futbito txapelketa, 24an antzerki emanaldia eta 31an kontzertuak.

Hainbat urtetako aldarrikapena

Gaztetxeak urte bateko ibilbidea baino ez duen arren, luzeagoa da Gazte Asanbladako kideek herriko gazteriarentzako lokal bat aldarrikatuaz ibili duten bidea. 2012ko apirilean Landazuri etxea okupatu zuten, baina eraikinean sartu eta gutxira ertzaintza bertaratu eta gazteak deslojatu zituen. Horietatik bederatzi epaituak izan ziren. 2013ko otsailean, berriz, Matias Landaburuko jantoki zaharrean sartu ziren asanbladako kideak, baina handik gutxira joan ziren, ertzaintza bertaratuko zelakoan.

Hainbat mobilizazio eta ekimen egin ostean, San Joseko Guardia Zibilaren kuartel zaharreko hainbat gelaren erabilera adostu zuen asanbladak udalarekin, iaz. Hor hasi ziren Gaztetxea eraikitzen, gaur egun arte. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide