Jai giroak Tertanga hartuko du hiru egunez, izan ere uztailaren 10, 11 eta 12an herriko jaiak ospatuko baitira. Ekimenez beteriko egitaratua prestatu dute antolatzaileek bertakoen zein kanpotarren gozamenerako.
Ostiralean txupinazoak emango dio abiada San Kristobalen onenezko jaiari, ondoren kalejira ere izango da, arratsaldean ordea, txosnaren irekiera eta Atxurre taldearen kotzertua izango da pilotalekuan, amaitutakoan erromeria izango da Tximeleta taldearen eskutik.
Larunbatean besteak beste Mus Txapelketa izango da, afalorduan Arrastariako herritarentzako Afari Herrikoia izango da, musikarekin girotuta.
Jaiak Igandera arte luzatuko dira, pilotalekuan haurrentzako jolasak eta bolo-jokaldia izango direlarik.