190 pilotuk hartu zuten parte asteburuan Gordexola Xtreme txapelketan. Leku guztietako parte hartzaileak egon dira, hala nola Frantzia, Italia, Portugal... Alex Hidago amurrioarrak lehen postua lortu zuen
Ostiralean hasi zen txapelketa gaueko 21:30ean. Muturreko ibilbidetxoan eginiko bost pilotuk osatutako lasterketak ziren. Denborarik onenak hurrengo lasterketan parte hartzeko pasea ematen zien. Haien artean egon zen Alex Hidalgo. 23. postua lortu zuen 01:50:55eko denbora eginez.
Larunbatean egun gogorrena izan zen. Izan ere, bi lasterketa egin behar izan zituzten pilotuek. Lehenengoa goizeko 9:00an hasi zen eta ibilbideari bi bira eman beharko diote, guztira 124 kilometro eginez, bira bakoitzak 62 kilometro baitzituen. Alex Hidalgok oraingoan lehen postua lortu zuen. Lehenengo bira egiteko 02:36:00:36ko denbora behar izan zuen eta bigarrenerako 02:44:47:92. Hau da froga osoa burutzeko 05:20:48:28 erabili zituen.
Larunbat arratsaldean finala izan zen
Txapelketarekin bukatzeko finala egon zen. Goizeko lan gogorra eta gero finalari aurre egiteko momentua heldu zen. Hemen bakarrik 50 onenek parte hartu zuten eta beste 68 kilometro egin behar izan zituzten. Zortzi partaide bakarrik heldu ziren helmugara eta Alex Hildagok, kostata, baina 9. edizioko lehen postua lortu zuen