"Goikolarrako jaiak berreskuratu ditugu 14 urte eta gero"

Erredakzioa 2015ko uzt. 8a, 11:06

NOELIA FERNANDEZ (Amurrio, 1996) Goikolarra auzoko elkarteko kidea da. Jaiak berreskuratu dituzte eta asteburuan ospatuko dituzte.

Goikolarrako jaiak egingo dituzue, nola bururatu zaizue, nortzuk parte hartuko duzue?

NOELIA FERNANDEZ (Amurrio, 1996) Goikolarra auzoko elkarteko kidea da. Jaiak berreskuratu dituzte eta asteburuan ospatuko dituzte.

Goikolarrako jaiak egingo dituzue, nola bururatu zaizue, nortzuk parte hartuko duzue?

Auzoko zenbait pertsona elkartu ginen elkartea sortzeko, beharrezkoa zela uste genuen eta. Gogoratu genuen duela 14 urte edo egiten ziren jaiak eta AVEGO Goikolarrako Auzo Elkarteko kideek erabaki genuen ideia ona zela jaiak berriro egitea. Gure auzoa nahiko ahaztuta geratu baita. Jaiak AVEGOko auzokideok antolatu ditugu.

Nik oso gogorapen onak ditut jai hauen inguruan, nahiz eta txikia izan. Gehien gogoratzen dudana da Landaburuko kaleko horman egiten zen pintada eta nire lagunekin prestatzen genituen dantzak auzoko jendearentzat. Berbena ere gogoratzen dut, jende askok disfrutatzen zuen egun horretan.

Zer egingo duzue jaietan? Zeintzuk dira ekintza garrantzitsuenak?

Jaiak uztailaren 11n izango dira eta adin guztietarako ekintzak egingo dira. Txupinazoarekin abiatuko ditugu jaiak 12:00etan. Gero auzokideentzako askaria egongo da eta auzoko pertsona nagusienari eta gazteenari emango zaie plaka bana.

13:00etan ume eta nagusientzako igel toka txapelketa egingo dugu. Izena euro baten truke egin daiteke txosnan bertan.

Horma margotuko dute 16:30ean eta hemen ere izena eman beharra dago txosnan. 17:00etatik 19:00ak arte haurrentzako jokoak antolatuko ditugu eta motor lasterketa (bakoitzak berea ekarri behar du).

Sevillanak dantzatuko dituzte gero San Jose taldeko kideek eta DJ Becs jaia girotuko du, 22:30etik 02:30ak arte. 00:00etan txokolatea banatuko dugu hurbiltzen diren guztien artean.

Helbururik jarri diezue aurtengo jaiei?

Guretzat garrantzitsuena da jende orok ondo pasatzea, umeek eta nagusiek, eta auzoa berriro ezaguna izan dadin.

Elkarteko kide guztiok gogotsu ekin diogu lanari eta espero dugu jendea asko etortzea, disfrutatzea eta auzoko jaien zein giroa nolakoa zen gogoratzea.

Asmoa da umeek jaien gogorapena izatea, guk bezala.

Aurten lehen urtea denez, nola ordainduko duzue jaia? Laguntza jaso duzue?

Aurtengo jaiak lehenengoak dira hainbat urte eta gero eta gure aurrekontua oso xumea da. Amurrioko udalaren laguntza izan dugu eta dirua eman digu jaien gastuei aurre egiteko.

Bestaldem San Jose harategiak, Nafarroako Rural Kutxak, Serrano edariak, Martín banaketak eta Hotzak lagundu gaituzte.

Laguntza handiena elkarteko kideek eman dute, jaietako egitaraua prestatu eta ahalegin handia egin dute dena ondo joan dadin.

Aurtengo jaiak ondo joango balira hurrengo urtean ere egingo dituzue ala zuen asmoa da berriro hastea eta urtero egitea?

Gure asmoa da urtez urte antolatzea jaiak guztiz berreskuratu arte. Aurten ondo joanez gero, hurrengo jaietarako egitaraua osatu dezakegu jarduera eta musika gehiagorekin.

Elkartearen aldetik jende guztia gonbidatu nahi dut auzoko jaiei esker disfrutatu dezaten, galdu ostean indarrez itzuli dira eta.



 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide