Abuztuaren 20ra arte egongo da zabalik Kaskagorri zein Etorkizuna futbol taldeetan 2015/2016 denboraldian izena emateko epea
Infantil (2002-2003), Kadete (2000-2001) eta jubenilek (1997-1998) Kaskagorri taldean eman beharko dute izena. Etorkizuna futbol eskolan, aldiz, txikitxoek eman beharko dute izena: Kimuak 1 (2004), Kimuak 2 (2005), benjamin 1 (2006). benjamin 2 (2007) eta aurre benjaminak (2008-2009)
Goizeko 8:30etatik 10:00ak bitartean La Caixa bulegoetetaik pasa beharko da izena eman ahal izateko,
Taldeen osaketa
Abuztuan zehar taldeak adostuko dira eta ondoren taldeen aurkezpen batzarrak egingo dira. Kaskagorrik abuztuaren 24an egingo du Reforrean. Kadeteena 17:00ean izango da, infantilena 18:00an eta jubenilena 19:00ean. Etorkizunak, aldiz, irailaren 1ean egingo du batzarra. 17:00ean aurre benjaminek eta benjaminek eta ondoren, 18:00an kimuek