Irailaren 4a arte zabalik egongo da Udal Arte Eskolan izena emateko epea. Margolaritza, gantxiloa, errusiar portzelana, egur lanketa, marketeria, saskigintza, buztingintza, larru artistikoa eta larrukigintza, diseinua eta arropa patroiak sortzeko tailerrak eskainiko ditu eskolak.
Irailaren 9an argitaratuko dituzte onartuen zerrendak. Onartua izatekotan, kurtsoa ordaindu beharko da: irailaren 11tik 18ra matrikularen %50 eta beste %50 otsailean.
Hiru kostu ezberdin egongo dira. Batetik margolaritza tailerretako. Umeek 63 eta 126,91 euroa artean ordaindu beharko dute. Nagusiek, aldiz, 126,02 euro eta 252,02 euro artean oradindu beharko dituzte. Bestetik artisautza tailerren kostua dago, 168,02koa dena.
Beherapenak
65 urte baino gehiagoko pertsonek, familia ugarikoek eta langabezian daude herritarrek %30eko beherapena izango dute.