Abuztuaren 14an egingo dute nekazaritza azoka eta horretan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu dute. Parte hartzaileek uztailaren 20ra arte eman ahal izango dute izena.
Nekazaritza erakusketaren XIX. Edizioa izango da aurtengoa eta Juan Urrutia plazan izango da. Nahiz eta nekazaritzarekin zerikusia daukana erakutsi behar den, izena emateko epea bukatzen denean leku libreak baldin badaude, artisauek ere parte hartzeko aukera izango dute.
Txapelketa ere egongo da, izan ere, posturik hoberena zein den erabakiko dute eta horri 125 euro eta trofeoa emango zaio. Bigarrenak, ordea, 90 euro jasoko ditu eta hirugarrenak 60. Horrez gain, saria lortzen ez dutenei, euskal arropa jantzita badaramate 15 eta 10 euroko dietak ordainduko zaizkie.
Postua jartzeko baldintzak
Salmentan jarriko diren produktu guztiek osasun erregistroa izan beharko dute. Horrez gain, postuan saltzen egongo diren pertsonek elikagai manipulaziorako txartela izan beharko dute.