Arabako Odol Emaileen Elkartearen unitate mugikorra Amurrion egongo da 5 egunetan zehar. Hain zuzen ere, uztailaren 14, 23, 28, 29 eta abuztuaren 12an.
Uztailaren 14an, 9:30tatik 13:15 arteko ordutegia izango dute odol emaileek.G ainera, udaleko langile eta ordezkariek parte hartuko dute egun horretan.Uztailaren 23an ordea, odola 16:30etik 20:15era bitartean eman ahalko da. Bestalde, uztailaren 28an eta 29an, unitate mugikorra Amurrio hiribilduko Osasun Zentroan egongo da, 16:30etik 20:00etara bitartean.