Bihar eta etzi jokatuko dira eskuz binakako txapelketaren kanporaketak. Jai Alai Elkarte Pilotazaleak antolatu ditu partiduak. Bihar bertan bukatuko da izen emateko epea. Txapelketa hau egiten den 5. edizioa da eta Igor Bilbao, “Bilbo”-ren memoriala da.
Tertangako pilotalekuan jokatuko dira partidak. Finala uztailaren 5ean izango da. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu behar izango ditu izena eman ahal izateko. Horretarako, Urduñako Sutegi taberna eta Amurrioko Fano tabernara bertaratu beharko dira parte hartu nahi dutenek. Kamiseta bana oparituko zaie.
Sariak
Irabazleei bikoteari txapelak emango zaizkie. Bigarrenei, ordea, bertako produktuez osatutako saskia eta hirugarrenei gazta bana.