Arabako Pentsionisten Plataformak astelehenean Dependentzia Legearen inguruko hitzaldi bat antolatu du Amurrion. Arratsaldeko 18:00ean izango da hitzaldia eta Carlos Ruizek emango du.
Pertsona helduak eta pentsiodunek Euskal Herrirako lege propioa behar dutela aldarrikatzen dute, autonomia pertsonala sustatuko diena, arreta publikoa eskainiko diena, unibertsala, euskalduna eta kalitateko eskubideak aitortuko diena. Horregatik antolatu dute hitzaldi, pertsona heldu zein pentsionista orori guzti hori azaldu ahal izateko.
Plataformak uste du azken urteotan gebernu ezberdinek (PP, PSE-EE,UPN eta EAJ) pertsonen bizitzeko espektatibak okerreagotu egin dituztela eta murrizteko legeak egiten ari direla: pentsio eskubidea edukitzeko lan egiteko adina luzatu, jubilazioa sariak murriztu, osasun eta arreta zerbitzu publikoak probatizatu... Enpresa farmazeutikoak, klinikak eta zerbitzu geriatriko publikoak negozio bihurtu dituztela deritzote.
Egungo Dependentzi Legea kriterio ezberdinez aplikatzen da euskal probintzia bakoitzean. Plataformaren ustez, ez du bermatzen pertsonei dagokien arreta profezionalizatua, baizik eta balorazio sistema zerbitzu mediko pribatuen kriterio subjektiboen menpe dago.
Horregatik Arabako Pentsionisten Plataformak Euskal Herrian lege propioa behar dugula diote, babesa era berdinean arautuko duena.
Aldarrikapenak
-Aukera berdina medikuen tratamendu aurreratuenak jasotzeko.
-Botikak doan jasotzeko aukera berdina.
-Dependentzia Legea dagoen estamentu guztietan Helduen Udal Kontseiluen parte hartzea.
-Etxetik gertu egoitzan plaza publikoa izateko aukera berdina.
-Pertsona helduak beren inguru sozialean tratatzea, duintasunez eta ahal den denboprarik gehienean.
-Beren gaitasunak murriztuak dituzten pertsona helduen aurka tratu txarrak eta biolentzia erabiltzearen kontra agertzen da plataforma