Amurrioko jaiak abuztuaren 11an hasi eta 17an bukatuko dira. Data horietan buruhandiak janzteko edota edo erraldoiak dantzan ateratzeko aukera emango du udalak. Horretarako, bihar Kultur Etxean batzar bat egingo dute.
Herritar guztientzako zabalik egongo den aukera izango da eta gainera, beste ospakizun batzuetan ere buruhandiak edo erraldoiak modu horretan erabiltzea aztertuko dute. Arratsaldeko 19:00ean izango da batzarraeta gazttek zein helduek parte hartu ahal izango dute. Hori bai, gazteek heldu batez lagunduta joan beharko dira batzarrera.
Bihotza Konpartsakoek egongo dira batzarrean, udalak haiekin daukan konbeniaoa dela eta. Guztira erraldoi bikote bat eta 8 buruhandik parte hartuko dute jaietan.