Egun osoko egitaraua prestatu dute Goikolarreko jaietarako. Uztailaren 11ean ospatuko dituzte eta 24 ordu iraungo dute, goizeko 12:00tatik hasten baita lehen ekintza eta 00:00an azkena.
Esan bezala 12:00an izango da txupinazoa eta bizilagunentzat luntxa eta plaka entrega ere egongo da. Ondoren 13:00ean haur zein helduentzat igel-toka txapelketa egongo da. Euro bat balioko du izen emateak.
Arratsaldean Landaburugoiko kalean dagoen horman pintada umeek egingo dute. Margotu nahi duenak momentuan izen eman ahal izango du txosnan. 17:30an umeentzako jolasak egongo dira. Horien artean motor txikien lasterketa eta horretarako ume bakoitzak bere motorra eraman behar izango du.
19:00ean sevillana dantzak egongo dira eta 21:00ak arte iraungo dute. Ondoren musikak alaituko du gaua. Eguna bukatzeko, lehen aipatutako moduan 00:00tan txokolatada egongo da.