Goizeko 10:00etatik 13:00etara bitartean umeek ludotekan egoteko aukera izango dute. Aspaltza Euskarak Elkarteak antolatu du ekainaren 22tik 30era. Bi eta zortzi urte bitarteko umeek eman dezakete izena.
Jolas librerako gela, jostailuak dituen gela eta eskulanak egiteko beste gela bat ere egongo da. Umeei goiz erdian galleta batzuk banatuko zaizkie, beraz ez dute hamaiketakorik ekarri behar.
Izen ematea
aspaltza@hotmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar da. Umearen izena, abizena, adina eta telefonozko kontaktu bat idaztea beharrezkoa da. Gogoratu ezinbestekoa dela umea zein egunetan joango den adieraztea. Egun bakoitzeko 3 euro ordaindu beharko dira.