“ReforAmurrio enpresaldeak” 10 urte bete ditu

2005eko apirilaren 25easn ireki zuten enpresen hazitegi eta zentroa, orain dela 10 urte. Enpresen topagune eta erreferente bat sortu nahi izan zuten enpresen arteko sinergiak eta lankidetzak bultzatzeko. Gaur egun, 24 enpresek erabiltzen dituzte instalazioak eta gainera, 49 pertsonentzako enplegua ere sortu dute.

2005eko apirilaren 25easn ireki zuten enpresen hazitegi eta zentroa, orain dela 10 urte. Enpresen topagune eta erreferente bat sortu nahi izan zuten enpresen arteko sinergiak eta lankidetzak bultzatzeko. Gaur egun, 24 enpresek erabiltzen dituzte instalazioak eta gainera, 49 pertsonentzako enplegua ere sortu dute.

Erakunde publiko zein enpresa pribatuek bertako espazioak eta aretoak alokatu eta horietan hainbat prestakuntza-jarduera, aurkezpen eta bilera egiteko erabili da. Baita zentroa eta Amurrio Bideanen jarduerak egiteko ere.

Enpresaldearen zereginak

Enpresa egitasmo berriak abiarazteko babesa eta aholkularitza ematen du, egitasmo horiek finkatzeko zerbitzuak eta tresnak ematen ditu, berrikuntza sustatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko tailerrak eta prestakuntza saioak antolatzen ditu, diru laguntzen inguruko informazioa ematen du. Azken finean, haien eginbeharra ez da soilik leku fisiko bat ematea, baizik eta, zerbitzu pertsonalizatu bat eskaintzea baizik.

Bere espazioak

Hainbat enpresa mota izan dira zentroan. Hala nola, arkitektura-estudioa; interiorismo-estudioa; diseinu grafikoaren enpresa; ikus-entzunezko ekoiztetxea; animazio-enpresa; bideo-jokoetan espezializatutako itzulpen-enpresa; betaurrekoak diseinatzeko eta merkaturatzeko enpresa; aseguru-etxea; garbiketako zerbitzu osoak; giza baliabideetako aholkularitza; kalitate-, LAP- eta ingurumen-aholkularitza; ingeniaritza; IKT aholkularitza; komunikazio- eta publizitate-zerbitzuak

Hala ere, beste erabilera batzuk ere baditu: Ikasteko gelak daude, pertsona ekintzaileentzako laborategia eta “co- working”gela adibidez ( euren lana edo proiektua gauzatzeko espazio fisiko bat behar duten ekintzaileen edo pertsonen gela)

Ekainaren 30ean bukatzen da haztegira sartzeko deialdia

Lokalak zerbitzuen sektoreko jarduerak egiten dituzten edo egingo dituzten enpresentzat edo pertsona ekintzaileentzat dira soilik. Bulego bakoitza alokatzeko prezioaren barruan horrek sortutako gastuak sartuko lirateke hau da, elektrizitatea, ADSLa, berokuntza sistema, garbiketa...



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide