Zeramika-lantegia herriko gaztetxoentzat uztaileko astelehen eta asteazkenetan

Uda heltzear da eta horrekin batera udako lantegien eskaintzak. Aurten, arte-eskolak antolatutako zeramika-lantegia izango da ekintzetako bat. 4 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute eta uztaileko astelehen eta asteazkenetan egingo dute

Uda heltzear da eta horrekin batera udako lantegien eskaintzak. Aurten, arte-eskolak antolatutako zeramika-lantegia izango da ekintzetako bat. 4 eta 12 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute eta uztaileko astelehen eta asteazkenetan egingo dute

Arte eskolak helburu jakin batzuekin antolatu du lantegi hau. Batetik, gune dibertigarri eta sortzaile bat sortzea,non neska-mutilek zeramika-materialak erabili eta hiru dimentsiotako proiektuen bitartez ipuinak eta eszena txikiak irudikatzen ikasiko duten. Horri esker, haurrek arte bizipen artistikoak izateaz gain, talde ekintza sortzailea eta partekatutako errepresentazioa presente izango dute.

Buztin-lantegiaren nondik norakoak

Irudi txikiak zein ertainak egiteko buztina erabili8ko dute eta ondoren engobeen bitartez margotuko dituzte iruditxoak. Horrela, zeramika prozesuaren teknika desberdinak ikasiko dituzte. Buztinaren birziklapenetik hasi, egosi, bitartean itsatsi, plakak eta eskultura txikiak egin eta piezak pintzelez pintatuko dituzte. 25,40 euro ordaindu behar izango ditu Amurrion erroldatutakoek 42,33 euro kanpoan erroldatutakoek. Parte-hartzaileek Kultur Etxean eman dezakete izena ekainaren 24ra arte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide