Amurrioko toki ezberdinetan egingo dituzte Aste Musikalaren ekimenak. Ekainaren 19, 20, 23 eta 25ean egongo dira kontzertuak.
Musika eskolako musika-tresna eta abesbatza bi egunetan zehar arituko dira Amurrioko Antzokian haien kontzertua eskaintzen, ekainaren 19 eta 20, hain zuzen ere. Arratsaldeko 19:00etan izango dira.
Larunbatean, horrez gain, Areskatamendin Udako Solztizioaren jaia da eta bertan Musika Eskolako “Aldai Street Band” eta “Eklektia” taldeek arduratuko dira egunari musika ipintzeaz. Oraingoan goizeko 12:00tan izango da hitzordua.
Ekainaren 23an, asteartean, San Juan jaia ospatuko dute herrian eta hori dela eta Musika Eskolako “Konbo” taldeen kontzertua egongo da arratsaldeko 19:30ean eliza inguruan.
Musikaren asteari amaiera emateko, ekainaren 25ean, osteguna, “Aldai Street Band” eta “Eklektia” taldeek berriz ere haien kontzertuan eskainiko dute Bideko arratsaldeko 19:00ean.