Goizeko 8:00etatik aurrera ahuntzak protagonista izan ziren Garrastatxun. Izan ere ordu horretan eman zitzaion hasiera Ahuntz Azpigorri eta Azpizuri lehiaketari. Bertan 150 ahuntz inguru eta 41 akerrak hartu zuten parte.
Ahuntz azoka 8:30ak aldera hasi zen eta bertan hainbat arrazetako ahuntzak ikusteko aukera egon zen. Jendetza ugari hurbildu zen Garrastatxuko landetara: artzainak, jai giro ezin hobean goiza igaro nahi zutenak eta ahuntzak erosteko prest zeudenak ere. Izan ere ahuntz salerosketarako mota ezberdinetako 65 ahuntz jabe inguratu ziren bertara.
Goizak jai giro onenean egin zuen aurrera eta Ahuntz lehiaketari amaiera eman ostean Herri Bazkariari hasiera eman zitzaion eguerdiko 14:30ak aldera.
60 pertsona inguruk parte hartu zuten Herri Bazkarian eta jarraian urteko erromeriaz gozatu ahal izan zen, gazteak zein nagusiak dantza giro ezin hobean jarriz.
Ahuntz lehiaketaren emaitzak:
6 AHUNTZ-AZPIGORRI:
1º Ibai Mendio
2º Jose Ramón Alberdi
3º Beñat Olazabalaga
4º Beñat Urbieta
5º Aranzazu López Ornes
AKERRA AZPIGORRI
1º Ibai Mendio
2º Edoi Irastorza
3º Fidel Alonso
4º Beñat Urbieta
5º Aranzazu López Ornes
6 AHUNTZ-AZPIZURI ERLOA:
1º Pili Arteta
2º Rufino Iruretagoiena
3º Clara Bea Elejalde
AKERRA AZPIZURI
1º Beñat Urbieta
2º Rufino Iruretagoiena
3º Iñaki Ugalde
Argazkiak: Eider Bernaola