"Parte-hartzaile batzuek erabaki genuen zaletasun literarioa partekatzen jarraitzea"

Erredakzioa 2015ko eka. 15a, 19:35

ITZIAR JAIO (Amurrio, 1963) bikoizketa antzezlea da eta "Primeros jueves de cada mes" talde literarioan parte hartzen du ardura ezberdinak betez. Maiatzean topaketa batzuk antolatu zituzten eta hori baliaturik taldeari buruz mintzatu da.

Duela gutxi jardunaldi batzuk antolatu dituzue, nola baloratu dituzue?

Lagun batek -Eduardok- jakinarazi zigun Gasteizen hirugarren urtez nazioarteko olerkia jaialdia egin behar zutela maiatzean.

Eta ekintzaz beteriko egutegia zuten. Kokalekuak orain arte hiriguneetan izan dira.

ITZIAR JAIO (Amurrio, 1963) boikoizketa antzezlea da eta "El primer jueves de cada mes" talde literarioan parte hartzen du ardura ezberdinak betez. Maiatzean topaketa batzuk antolatu zituzten eta hori baliaturik taldeari buruz mintzatu da.

Duela gutxi jardunaldi batzuk antolatu dituzue, nola baloratu dituzue?

Lagun batek -Eduardo- jakinarazi zigun Gasteizen hirugarren urtez nazioarteko olerkia jaialdia egin behar zutela maiatzean.

Eta ekintzaz beteriko egutegia zen. Kokalekuak orain arte hiriguneetan izan dira.

Jaialdia Poetas en Mayo deitzen da eta Elisa Rueda rapsoda, antzezle eta olerkariak antolatzen du. Berak adierazi zigun Gasteiztik atera nahi zuela egitaraua Arabara zabaltzeko. Guri ondo iruditu zitzaigun eta laguntzeko prest agertu ginen.

Elisak proposatu zuen olerkari mexikar batzuk ekartzea, propio etorri baitziren jaialdira. Horrela, gure taldeak harrera egin zien Amurrioko Kultur Etxean eta Hegoamerikako Olerkarien Topaketak egin genituen.

Emanaldi poetiko arrakastatsua izan zen eta pozik gaude. Espero dugu elkarlanak asko irautea eta momentuz Elisa Ruedarekin harremanetan gaude eta baloratzen ari gara zenbait ekitaldi egitea, hurrengo jaialdia hasi baino lehen. Berriro parte hartzea espero baitugu.

Noiz sortu zen zuen taldea?

2005ean Eduardo Fraileren ikastaro bat bukatu ostean, parte-hartzaile batzuek erabaki genuen zaletasun literarioa partekatzen jarraitzeko asmoa geneukala. Eta horretarako pentsatu genuen ideia ona zela hileko lehenengo ostegunean bildu gintezkeela.

Horrela hasi zen “Los primeros jueves de cada mes” taldea. Gure ibilbidea hasi zen kultur etxeko gela zurian 10 pertsona izanik eta orain 30 gara.

Zein da zuen jarduera?

Gure ohitura jarraituz hilean behin elkartzen gara eta pertsona batek ardura hartzen du solasaldia gidatzeko eta edukiz betetzeko bere grina eta jakinduria transmitituz. Horrela mota askotako arratsaldeak izaten ditugu.

Arratsalde batzuetan olerkiak eta musikak unkitzen gaitu, beste batzuetan egile bat gogoratzen dugu, beste batzuetan ikuspuntu berria azaltzen digute... solasaldi bakoitza taldekide bakoitza bezain ezberdin da.

Hileko jarduera horretaz gain parte hartzen dugu literaturari lotutako beste esparru batzuetan: irakurketa partekatua Liburuaren Egunaren ingurua -duela urte batzuk egiten dugu, deialdia zabaltzen dugu herritarren artean nahi duen testu edo olerkia irakurri deza jende aurrean-.

Liburuak eta tokiko egileen olerki-bildumak ere aurkezten ditugu. Guretzat ekoitzen dugu La Gatera aldizkaria. Taldekide bakoitzak erabili dezake berak edo beste batek sortutakoa erakusteko. Hilabete honetan 9. edizioa egin dugu.

Gure jarduera Amurrioko Kultur Etxearen inguruan antolatzen dugu eta hitzordu berezietan -Hegoamerikako olerkarien topaketan- udalak laguntzen gaitu. Dena den, ez dugu elkartea sortu eta ez dugu diru-laguntzarik jasotzen.

Baldintzaren bat jartzen duzue taldean parte hartzeko?

Partaidetzari irekia dagoen taldea da eta ez da beharrezkoa prestakuntza akademikorik, baina taldekide guztiek konpromisoa hartu behar dute eskatutako ostegunean zerbait azaltzeko. Ostegun horretan solasaldia gidatzen duena zu gonbidatuz gero bakarrik entzule gisa parte har dezakezu.

Ez gara Kultur Etxeak eskaintzen duen ikastaroa. Beharrezkoa da soilik ikasteko eta partekatzeko gogoak eta literaturarekiko amodioa izatea bere esparru guztietan.

Hainbat jatorriko jendeak osatzen dugu taldea, batzuk prestakuntza akademikoa daukate eta beste batzuek bere burua trebatu dute, solasaldi bakoitzari esker goaz hazten eta ikasten eta gero eta jende gehiago animatzen da jakin-minaz hurbiltzen gero geratzeko.

Ez dago kuotarik, ez dugu titulurik ematen ikasturte bukaeran... parte-hartzaile bakoitzak hartzen du interesatzen zaiona eta trukean uzten du partekatu nahi duena.

Zein literatura mota duzue gogoko taldean?

Eskaintza oso zabala da, lehen aipatu dudan moduan, solasaldia gidatzen duenaren arabera. Ia inoiz ez da olerkia falta baina gure solasaldietan denetarik izan dugu; opera, mitologia, bidaiak, liburu madarikatuak, umorezko kontakizunak, saiakera filosofikoa... apur bat denetarik.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide