Ekainaren 13tik irailaren 13a bitartean egongo dira zabalik Amurrioko udal-igerilekuak. Bi ordutegi ezberdin egongo dira udan. Bata ekainean eta irailean, 10:30etik 20:30era. Uztailaren 1etik abuztuaren 11ra arte, aldiz, gaueko 21:00ak arte egongo dira zabalik.
Udal- igerilekuetarako izena eman nahi duen herritar orok bertako bulegoetan egin ahal izango du. Horrez gain, zerbitzu horretara jada abonatuta dauden pertsonak maiatzaren 28an kobratuko zaie 2015 denboraldirako abonamenduei dagozkion zenbatekoak.
Baja eman nahi duten pertsonek, kontu zenbakia aldatu nahi dutenek edota abonu mota aldatu nahi dutenek, ordea, maiatzaren 27 baino lehen, Taldesport enpresarekin jarri beharko dira harremanetan -Telefonoa: 94 539 06 68 / Emaila: info@taldesport.es-.
Alta berriak, berriz, udaletxean egin behar izango dira ekaineko lehen egunetan.
Bañueta Kiroldegian urte osoko abonamendua duten pertsonak doan sartu ahalko dira udako igerilekuetan, kiroldegian urtarrilean eman bazuten izena eta udako igerilekuak zabaltzean alta emanda bazeuden.
Igerilekurako denboraldiko abonamendu motak:
-A klasea: Familia-abonamendua (ama edo aita eta 13 urteko seme alabak edo gazteagoak, ezkondutako bikoteak edo izatezko bikoteak).
-B klasea: 18-64 urte bitarteko pertsonak.
-C klasea: 14-17 urte bitarteko pertsonak.
-D klasea: 6-13 urte bitarteko pertsonak.
-E klasea: 65 urtetik gorako pertsonak.