Gaizka Barañano amurrioarrak Euskal Selekzioaren parte izatea lortu du. “Ultratrail” taldean dago eta hori dela eta, ekainaren 26an “Gran Trail Peñalaran” parte hartuko, hori baita Espainiako Txapelketa. 110 kilometro egin behar izango ditu 5.500eko desnibel positiboarekin.
Gaizka 2006. urtean ahasi zen mendiko lasterketetan parte hartzen. Euskal Herriko ultratrail txapelduna da eta Amurrioko Trail Taldearen kide. Orain arte Euskal Selekzioa lerroko lasterketetan bakarrik aritu da, baina aurten lasterketa bertikal eta ultretan ere parte hartuko du.