Ekainaren 14an ospatuko du XVIII. ahuntz eguna. 12, 13 eta 14a bitartean San Antonio jaiak ospatuko dituzte eta ahuntz eguna jai horien parte da.
Ostiralean, arratsaldeko 20:00retan solasaldia egongo da Garrastatxuko ermitan eta ondoren 21:30etan afaria. Larunbatean goizeko 12:00tan meza eta igandean, esan bezala, ahuntzaren eguna izango da.
Ahuntzaren eguna
Goizeko 8:00etan emango diote hasiera egunari, izan ere, Ahuntz azpigorri eta azpizuriaren VIII.lehiaketari hasiera emango diote. Ordu laurden beranduago ahuntz azoka hasiko da eta bertan arraza guztietako ahuntzak egongo dira. Eguerdiko 12:00tan meza egongo da eta 13:00ean antxumeen pisaketa. 14:00 lehiaketaren sariak banatuko dituzte eta 14:45an herri bazkaria egongo da. Paella eta oilaskoz osaturiko menua eskainiko dute 15 euroren truk. Arratsaldeko17:00ean aldiz, Oskizola taldearen eskutik Dantza Plaza egongo da.