Amurrioko Megatech enpresaren lantegian lan egiten duten hainbat langilek auto-istripua izan zuten atzo goizaldean, lanetik etxera ziozela. LAB-ek salatu duenez, langileak goizeko seietan atera ziren lanetik, gaueko txanda egin ostean.
Sindikatuaren esanetan, istripua enpresak ezarritako “lan-erritmo altuengatik, eta gau parteko txandengatik” eragindakoa izan da. “Enpresek -Megatech-ek bereziki – esaten dute halakoak trafiko istripuak direla, lanarekin zer ikusirik ez dutenak”, salatu du LAB-ek, “baina hori gezurra da, horietariko asko zuzenki erlazionatuak baitaude langileek laneguna bukatzea dugun nekearekin”.
Hori dela eta, “langileen osasuna enpresaren irabazien gainetik” jartzea eskatu dio sindikatuak zuzendaritzari.