Amurrio Hiribilduko Paisaiaren Ekintza Plana idazten ari da Amurrioko Udala. Plana eta kudeaketa neurriak zehaztu behar dituzte, izan ere, orain arte ikertu beharreko paisaiaren hasierako diagnostikoa egin da. Herritarren parte hartzea ezinbestekotzat hartzen du udalak, haiek izango baitira ekarpenak egingo dituztenak.
Horregatik herritarrek paisaiaren inguruan duten iritzia zein den jakitea beharrezkoa da. Hori dela eta udalak antolatutako topaketa eta foroetan parte hartzera dei egiten die herritarrei. Modu ezberdinak izango dituzte herritarrek haien iritzia emateko.
Alde batetik, galdetegiak egongo dira. Erraz eta azkar betetzeko galdetegiak izango dira. Galdetegiak eskuratzeko udalaren web gunera jo, udaletxera edo leku zehatzetara jo beharko dute pate hartzaileek. Bestalde, bi tailer egongo dira. Partaidetza tailerrak izango dira biak; bata ekainaren 25ean izango da eta bestea irailaren 24. Udaletxea erabiliko dute horretarako eta biak arratsaldeko 18:30tan izango dira.