Arabako XXXVIII. Dantzari Eguna ospatzeko Amurrio hautatu dute aurten.
Egitaraua 12:00etan abiatuko dute, Amurriora hurbiltzen diren talde arabar guztiei harrera eginez.
Juan Urrutia plazan ez ezik hainbat lekutara hedatuko da jai giroa. Horrela, 12:30ean dantzariek kalejira egingo dute herritik eta 13:00etan hainbat plazatan sakabanatu eta arituko dira erakustaldia gauzatzeko.
Horrekin gosea piztea espero dute eta ostean herri bazkaria egingo dute.
Arratsaldeko 16:30ean erromeriarako txanda helduko da Orots taldearen eskutik.
Antolatzaileak
Arabako Dantzarien Biltzarrak antolatuko du eguna eta Foru Aldundiak, babesten du. Amurrioko Udalak eta Euskal Dantzarien Biltzarrak laguntzen dute.