Larunbatean izan ziren ziren Gimnasia erritmikoko Euskadiko eskolarteko jokoak. Donostiako Altza kiroldegia izan zen aukeratutako tokia eta probintzia bakoitzeko lehenengo bostek hartu zuten parte.
Aresketako taldeak bi gimnasta eta talde oso bat eraman zuen txapelketara. Izan ere, kimuak A kategorian Iraitz Canterok 3. postua lortu zuen, Enara Ladislaok 5.ena eta talde osoa lehen postua.
Euskadiko txapelketan bi neskek bi jokamoldeetan aritu dira. Alde batetik, esku libreekin eta bestetik uztailarekin. Iraitzek 3. postua lortu zuen esku libreekin eta enara 15.ena. Uztailarekin ordea, Iraitzek 4. postua eta Enarak 15.ena berriz ere. Hori dela eta sailkapen orokorrean Iraitz Cantero 4. postua lortu zuen eta Enara Ladislaok 15. ena. Horrez gain, Aresketako kimuak A taldea orokorrean 6 . postua lortu zuen.
Euskadiko amateur txapelketan
Igandean, ordea, amateur txapelketa izan zen eta horretan Kadete B mailan Oihane Elexpek parte hartu zuen. Uztailarekin 10. postua lortu zuen eta sokarekin, aldiz, 7.ena. Sailkapen orokorrean 10. postua lortu zuen.