Kuskumendi Bizikleta Taldeak eta Amurrioko udalak, 60 kilometrotako BBT martxa antolatu dute 2.000 metroko desnibel positiboa izango du martxak eta kronometroaren aurkako erronka izango da, izan ere, ilunabarra baino lehen heldu behar da helmugara.
Gorobeletik murgilduta ibiliko dira parte hartzaile denak, baina aurten, aldaketa bat dago ibilbidean. Izan ere, Nerbioi ibaia jaiotzen den tokitik eta Urduñako Birjinetik ibiliko baitira. Hitzordua, ekainaren 20an arratsaldeko 16:30etan izango da Juan Urrutia plazan. Helmuga ere, bertan kokatuko da. Parte-hartzaileek gehienez zazpi ordu izango dituzte lasterketa egiteko.
Lasterketako inskripzio epea zabalik dago www.apukosport.com web atarian