Gazte Alaiak Aisialdi Zentroak urteko jaia ospatuko du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2015ko eka. 1a, 08:15

Gazte Alaiak Amurrioko Aisialdi Zentroak –Apdema– urtero ospatzen duen jaia antolatu du berriro. Ospakizuna larunbatean, ekainaren 6an, izango da Aresketa Ikastolan. Gasteizko, Laudioko eta Arabar Errioxako Apdemako zentroak  gonbidatu dituzte jaira; modu berean, Menagaraiko Amor Misericordioso Zentroa, Orozkoko Ibarrako Jesús María Eskola (M.M. Mercedarias) eta Bilboko Aisialdi Zentroa ere gonbidatu dituzte.

Gazte Alaiak Amurrioko Aisialdi Zentroak –Apdema– urtero ospatzen duen jaia antolatu du. Ospakizuna larunbat honetan, ekainaren 6an, izango da Aresketa Ikastolan eta Vitoria-Gasteizko, Laudioko eta Arabako Errioxako Apdemako zentroak  gonbidatu dituzte jaira; modu berean, Menagaraiko Amor Misericordioso Zentroa, Orozkoko Ibarrako Jesús María Eskola (M.M. Mercedarias) eta Bilboko Aisialdi Zentroa ere gonbidatu dituzte. Guztira, 400 pertsona inguru elkartuko dira, xede bakar batekin: adimen urritasuna daukaten pertsonen integrazioa eramatea festa eremuan. Antolakuntzak Apdemako gazte eta adinekoen edo  elkarte honekin zerikusia duten pertsonen arteko bilgune eta bizikidetza momentua izatea nahi dute.

Horretarako egitarau bat prestatu dute, goizeko 11:00etan hasiera emango diotelarik gonbidatutako pertsonen heltze eta ongi-etorriarekin, Juan de Urrutia plazan. Jarraian, poteoa egingo dute herrian zehar, musika animazioz lagunduta. Eta 12:45etarako Ikastolara igoera aurreikusita daukate herriko plazatik. Behin Ikastolan daudela, jaian parte hartuko duten 400 pertsona inguru horiei bazkaltzen emango diete, bazkal ostean musika izango dutelarik eta arratsaldea aurrera doan heinean odolosteak jateko aukera izango dute baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide