Astearte goizean enpresa pribatu bateko lorezainek, Ertzaintzaren babesarekin, Saratxoko palmondoa eraman zuten. Herritarrek landatutako palmondoa desjabetutako lurrean aurkitzen zen. Saratxo Bizirik plataformak jabetza morala herritarrena dela babestu du.
Plataformaren ustez, “Arabako Foru Aldundiaren eta PPren kazikismoa agerian geratu da”. AFA eta PPren hitzetan zuhaitza enkante publikora atera bazen ere, Saratxoarrek horren berri izan ez dutela adierazi dute. Horren aurrean, Foru Aldundia eta Ertzaintza herritarren zerbitzura egon ordez, jabetza pribatuarenera daudela salatu dute Saratxo Bizirik-etik. Izan ere, Palmondoa pertsona bakarraren eskuetan geratu da, enkantean eskuratu eta gero.
Egoera ikusita, Saratxo Bizirik plataformatik, bere buruari gertatutakoaren helburuaz galdezka, AFA eta PPk haien botere gailentasuna erakutsi nahi izan dietela uste dute.