Zaraobe Saskibaloi Klubak ekintza ugari antolatu ditu bere 30. urteurrena ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko mai. 31a, 12:05

Ekainaren 6an ospatuko dute Zaraobe Saskibaloi Klubeko urteurrena. Hainbat ekintza antolatu dituzte egun horretarako herriko toki ezberdinetan. Saskibaloiaren inguruko egun berezia antolatzea da ospakizunaren helburua.

Ekainaren 6an ospatuko dute Zaraobe Saskibaloi Klubeko urteurrena. Hainbat ekintza antolatu dituzte egun horretarako herriko toki ezberdinetan. Saskibaloiaren inguruko egun berezia antolatzea da ospakizunaren helburua.

Egunari hasiera emateko 10:00etan 3x3 beteranoen txapelketa egongo da Juan Urrutia plazan . Izena emateko epea maiatzaren 29 arte zabaldu dute. Parte hartzaileek Klubaren emaila(zaraobest@gmail.com), twittera (@zaraobest) edo facebook-a (Zaraobe Amurrio) erabili dezakete horretarako. Gehienez hiru pertsonetako taldeak aurkeztu ahal izango dira, baina bakarka ere apuntatzeko aukera da. Izan ere jokoaren helburua, denek jokatzea da. Gainera, antolatzaileek jokalariei euren saskibaloi mozorroak eraman ditzaten dei egin dute.

Ordu berean, goizeko 10:00etan gazteentzat ginkana antolatu dute Guk gunetik eta plazan. 12:30etan, aldiz, poteoaren ordua izango da eta jarraian herri bazkaria egongo da Matias Landaburun. Bazkarian izena emateko maiatzaren 29 arteko epea dago eta bi prezio ezberdin egongo dira: 12 euro 2001 urtera arte jaiotakoek eta 16 euro beste guztiek.

Arratsaldeko 19:00ak arte dantzatzeko musika, txosna eta puzgarriak egongo dira. Ondoren, gaueko 22:00 arte, rally antzeko bat antolatu dute. Poteo eta pintxoak dastatuko dituzte herritik zehar abilezia jokoetara jolasten duten bitartean.

Saskibaloia frogatzeko aukera

Maiatzaren azken astean, klubak, Bañueta Kiroldegiko ateak irekiko ditu herritarrentzako. Izan ere, nahi duen orok, bertaratu ahal izango da eta kirol hau frogatu ahal izango du. 17:00etatik 18:30ak arte izango da aipatutako ate irekiera.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide