"Def Leppard ikusi nuenean lehenengo aldiz, 1996an, argazki makina kendu zidaten"

Erredakzioa 2015ko mai. 28a, 10:18

GABI MARTIN (Amurrio) musikota.com ataria sortu zuen eta hainbat argazki egion ditu kontzertu askotan. Horietako batzuk hautatu ostean erakusketa osatu eta Alanbike tabernan jarri zituen, uztailaren 2an Bilboko Dock-en ere ikusgai egongo da erakusketa.

Hainbat argazki erabiliz erakusketa eskaini duzu Alanbike tabernan. Nola sortu zen asmoa?

GABI MARTIN (Amurrio) musikota.com ataria sortu zuen eta hainbat argazki egion ditu kontzertu askotan. Horietako batzuk hautatu ostean erakusketa osatu eta Alanbike tabernan jarri du.

Hainbat argazki erabiliz erakusketa eskaini duzu Alanbike tabernan. Nola sortu zen asmoa?

Kontzertuetako 1. lerrotik egindako argazkiak dira eta ideia sortu da www.musikota.com-en 5 urtez egindako lanari esker hainbat kontzertutan akreditatu nautelako. Kontzertu txikietena izan da batzuetan eta handiak bestetan, sari banaketetan ere egon naiz eta bazen garaia lan hori herrian zabaltzeko.

Momentuz mugarik gabe daude tabernan, erakusketa egiten dudan lehen aldia da eta. Espero dut norbait agertzea interesatuta eta beste leku batean ere erakusketa irekitzea. Norbaitek nahiko balu musikota@musikota.com posta elektronikoaren bitartez egin dezake.

Argazkiak kontzertuetan egin dituzu bakarrik?

Bai, oso gogoko dut musika eta horregatik sortu nuen www.musikota.com web-ataria duela 5 urte -aiaraldea.eus bezala-. Eta horiek dira nire jarraitzaileei gustatzen zaien irudiak -8.000 jarraitzaile twitterren eta 10.000 facebooken-.

Zer kontzertu motara joaten zara oro har?

Mota guztietako kontzertuetara joaten naiz, horregatik hautatu nuen Musikota izena. Nire gustuak oso anitzak dira, hard rock, pop, reggae... 1000 kontzertu baino gehiagotan aritu naiz argazkiak egiten. 200 kontzertu urtero egin ditut eta 100.000 argazki.

Zuretzat zeintzuk izan dira une hoberenak eta okerrenak?
Niretzat une hoberena da leku pribilegiatuetan eman dudan une oro; ikusleekin, langileekin, manager edo artistekin -Vetusta Morla, Doctor Deseo...-, haien adiskide bilakatu naiz.

Adibidez, Def Leppard ikusi nuenean lehenengo aldiz, 1996an, argazki makina kendu zidaten eta 2013an baimena izan nuen nire idoloei (Def Leppard, Whitesnake, Europe) argazkiak hurbiletik egiteko.
Une okerrenak dira nire lana gutxiesten diren horiek -ez bakarrik nireak, argazkilari guztiena- eta lana doan egitea eskatu ez ezik, gastuak ordainduz ere eskatzen didatenean. Adibidez, erakusketako argazki bat lapurtu didate herrian eta dirua irabazteko asmorik gabe egin nuen.

Zer da argazkilaritza zuretzat, zaletasuna ala lana?

Aipatutako azken hori dela eta -dirurik ez da irabazten- zaletasuna da niretzat, hala ere gustatuko litzaidake horri esker bizitzea noizbait nire aitak egin zuen moduan -Foto Martín- Bestaldem ingeniari industriala naiz.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide