Eraso Aiara areto futboleko taldea Euskadiko txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Eraso Aiara AFT 2015ko mai. 27a, 10:19

Eraso Aiarako Aitor Arcasen KRONIKA:

Pasa den larunbatean (maiatzaren 23an) Bilboko San Ignacio kiroldegian jokatu zen gazte mailako kluben arteko euskal kopa. Bertan 3 talde partaide: Bilbo C.F.S. (Bilbo, Bizkaia), Hirukide Eskolapioak (Tolosa, Gipuzkoa) eta Eraso Aiara (Amurrio, Araba). Guztiak bertan euren lurraldetako liga txapelketak irabaztearen ondorioz.

Eraso Aiarako Aitor Arcasen KRONIKA:

Pasa den larunbatean (maiatzaren 23an) Bilboko San Ignacio kiroldegian jokatu zen gazte mailako kluben arteko euskal kopa. Bertan 3 talde partaide: Bilbo C.F.S. (Bilbo, Bizkaia), Hirukide Eskolapioak (Tolosa, Gipuzkoa) eta Eraso Aiara (Amurrio, Araba). Guztiak bertan euren lurraldetako liga txapelketak irabaztearen ondorioz.

Partida bakoitzak 20 minutuko iraupena zeukan, erlojua geldituz baloia zelaitik at irteterakoan. Ez zegoen atsedenaldirik partidaren erdira iristerakoan baina talde bakoitzak minutuko hutsartea eskatu zezakeen.

10:00 Lehen partida (Bilbo C.F.S. – Hirukide Eskolapioak) (1-0)

Etxeko taldeak eta Gipuzkoarrek hasi zuten lehiaketa, bi taldeen arteko errespetua eta jokalarien urduritasuna nabari zen. Minutuak aurrera egin ahala, Bilbotarren jokoa nabarmentzen hasi zen eta partidak 8 minutu zeramatzanean bat eta hutsekoa markagailuan ipini zuten jokaldi on baten ondorioz. Hortik aurrera partida asko parekatu zen. Bi taldeek golen bat eskuratzeko aukera izan zuten, bukaera aldean, hutsartea eskatu ondoren, Hirukidek atezain-jokalaria zelairatu zuen baina atezain bilbotarrak egindako neurketa izugarriari esker markagailua ez zen mugitu.

11:00 Bigarren partida (Eraso Aiara – Hirukide Eskolapioak) (3-4)

Eraso Aiara

Hasierako bostekoa: Julen, Illan (1), Asier, Urru (1) eta Gorka (1).

Jokatu zuten: Ibañez, Jon Fraile, Gartzen, Mikel, Javi, Iker eta Jon Porres.

Entrenatzailea: Aitor Arcas.

Hirukide Eskolapioak

Hasierako bostekoa: Odei, Jon, Iker G. (1), Juan (1) eta Beñat (1).

Jokatu zuten: Ignacio, Julen, Aritz, Xabier, Iker M.(1) eta Mikel.

Entrenatzailea: Xabier Urruzola.

Partida nahi bezala hasi genuen, baloia gure oinetan edukiz eta jokoaren pisua guk eramanez, laster joko honek emaitza ekarri zuen eta Urru-k penalti baten bitartez lehen gola egin zuen. Gipuzkoarrak ez zuten ezer galtzeko eta momentu horretatik aurrera arriskuak hartuz aurrera joan ziren. Banakoa lortu eta berehala bi eta batekoa eskuratu zuten. Hutsartea eskatu, jokalariak lasaitu eta berriro hasierako indarrarekin partidari ekin genion, Illan-en eta Gorka-ren golek aurretik jarri gintuzten berriro, baina orduan neurketako momenturik txarrena etorri zitzaigun, Tolosarrek 5 minutu faltan atezain-jokalaria atera eta gure ateari begira igaro zituzten azken minutuak, eta defentsa txar baten ondorioz 2 minutu faltan berdinketa lortu zuten eta minutu baino gutxiagoren faltan garaipena ematen zien 4 eta 3koa.

12:00 Hirugarren partida (Eraso Aiara – Bilbo C.F.S.) (2-1)

Eraso Aiara

Hasierako bostekoa: Jon Porres, Illan, Asier, Urru (2) eta Gorka.

Jokatu zuten: Ibañez, Jon Fraile, Gartzen, Mikel, Javi, Iker eta Julen.

Entrenatzailea: Aitor Arcas.

Bilbo C.F.S.

Hasierako bostekoa: Iker, Jon, Mikel, Jon Ander eta Asier.

Jokatu zuten: David, Jon, Ivan, Egoitz (1), Asier eta Bryan.

Entrenatzailea: Roberto Varona.

Euskal Kopako azken neurketa, aldez aurretik Bilbotarrek zeukaten dena alde berdinketa bat nahikoa zutelako lehen postuan bukatzeko. Guk, aldiz, partida irabazi behar genuen eta gainera 1 eta 0eko emaitza ez zitzaigun balio (emaitza hau emanez gero Hiruke Eskolapioak taldea aterako zen Euskal Kopako garaile).

Jokatutako lehen partida bezala gure jokoa egiten hasi ginen, aukera gehienak gure aldekoak ziren eta Bilbok ez zuen ia arriskurik sortzen. Partidak aurrera egitearekin bat Bilbo gero eta erosoago sentitzen zen eta hau gutxi izango balitz neurketaren erdialdera markagailuan aurretik jartzea lortu zuten. Gure pentsaera ez zen aldatu, hasieran bezala bi gol behar genituen Euskal Kopako txapeldun bihurtzeko. Aukerak bi ateetan zeuden eta halako batean Urru-k berdinketaren gola lortu zuen. Arriskatzeko unea, azken asteotako entrenamenduetan behin ta berriz landutako atezain-jokalaria zelairatzeko unea. Garaipenaren bila irtetea erabaki eta berehala garaipena ematen zigun gola lortu, berriro ere Urru-k egindako gola. Naiz eta txapelketa poltsikoan izan, hain eroso geunden atezain-jokalariarekin jokatzen azken 30 segundora arte mantendu ginela zelaian, izan ere, baloia genuen bakoitzeko zelaiaren erdialdera erraz iristeko gai ginen, aukerak sortzen genituen eta baloi gutxi galtzen genituen, aurkariei aukera gutxi emanez. Minutu pare baten faltan Bilbok bere aukerarik nabarmenena izan zuen penalti bikoitz batekin baina gure atezainak gelditu egin zuen  bilbotarren jaurtiketa.  Azken segundu arte saiatu ziren bilbotarrak, hauek ere markagailuan azpitik zeudenetik atezain-jokalaria erabiliz, baina zorionez gol gehiagorik ez zen egon eta txapelketako garaile bihurtu ginen.

Hiru taldeek hiruna punturekin bukatu genuen sailkapenean, baita “average” berdinarekin ere eta azkenean egindako golek eman ziguten garaipena. (Eraso Aiara 5, Hirukide Eskolapioak 4 eta Bilbo C.F.S. 2)

Txapelketa irabaztearekin batera beste sari bat genuen eskura, Gazteen Nazional mailako ligara igotzeko aukera. Nahiz eta honen aurretik azken helburu bat duen taldeak, Arabako Ligako txapeldun eta Euskal Kopako txapeldun izan ondoren Arabako Koparekin borobildu nahi dugu denboraldia.

Ondoren zenbakiak egiteko garaia, izan ere gure lehen taldea, 4. urtez Euskal Ligan eta Gazteen Nazional Ligara igo berri den taldea mantentzeko beharrezkoa den aurrekontua, momentuz helburu eskuraezina da, behintzat areto futbola bezalako kirolek jasotzen dituzten laguntzak aldatzen ez diren bitartean, ondorioz Klubaren ekonomia kinka larrian jartzen ez duen aukerarik egokiena hartu beharko dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide