AMURRIO: Talde berriek egitura politikoan eragina izango duten ikusteke

Erredakzioa 2015ko mai. 23a, 11:02

Eskualdeko herri guztietan bezala Amurrion gehiengo abertzalea sendoa da udalean. Egun 17 ordezkaritik 14 dituzte EAJk eta Bilduk, 7 bakoitzak hain zuzen ere. PPk beste 2 zinegotzi dauzka eta azkenik sozialistek daukate geratzen den eserlekua.

Eskualdeko herri guztietan bezala Amurrion gehiengo abertzalea sendoa da udalean. Egun 17 ordezkaritik 14 dituzte EAJk eta Bilduk, 7 bakoitzak hain zuzen ere. PPk beste 2 zinegotzi dauzka eta azkenik sozialistek daukate geratzen den eserlekua.

Azken urteetako emaitzeei erreparatuta, pentsatzekoa da alkatetza lortzeko lehia Josune Irabien jeltzalearen eta Eva Blancoren artekoa izango dela.

Irabienek azken 4 urteetan egindako kudeaketa eskaini du berme gisa eta Eva Blanco hautagaiak ordea, aldaketa eta eredu berriaren beharrean oinarritu du bere diskurtsua.

Alderdi berriak

Indarrean dagoen legealdian emandako oreka politikoa joera historiko luze baten ondorioa da, alderdien ordezkaritza antzekoa izan baita hamarkadetan.

Denboraren poderioz matendu den argazki politiko horretan aldaketak eragiteko ordea bi alderdi berri aurkeztu dira udalerrian, Orain Amurrio eta Amurrio Guk Bai.

Orain Amurrio Podemos-Ahal dugu Amurriok bultzatutako aukera politikoa da. Ikusteko dago Podemosek estatu mailan jasotako babesak Amurrion ere islarik izango ote duen. Amurriokoa da eskualde osoan Iglesiasek gidatzen duen alderdiaren babespean sortutako udal-hautagaitza bakarra.

Udal agertokira jauzi egin nahi duen bigarren talde berria Amurrio Guk Bai da. Parte hartzea da talde berriaren kontsigna nagusia eta Laudioko Omnia bezala, Ikune plataformaren parte da. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide