EAJk udal hauteskundetako programa aurkeztu du Amurrion

Erredakzioa 2015ko mai. 12a, 14:42

Josune Irabaien alkategaiak aurkeztu du EAJk Amurrion prestatu duen programa. Juanjo Unzaga foru hautagaiak ekitaldian parte hartu du bere babesa eskainiz alkategaiari.

Irabienek azpimarratu du Zabaltzen prozesutik abiatuta eta herritarren iradokizunak jarraituz osatu duela EAJk bere programa: “Amurriorrekin amurrioarrentzat egindako programa daukagu.”

Zentzu horretan, alkate jeltzaleak nabarmendu du programan agertzen diren ideia eta egitasmo guztiak gauzatu daitezkeela.

Ardatzak

Josune Irabienek ziurtatu du pertsonak direla EAJko ardatza. Krisialdiak gogor jo du Amurrio alkatearen ustez eta udalak zerbitzu sozialak arinduz erantzun beharko lukeela. Hautagaiaren aburuz zerbitzu sozialak onak dira herrian baina prozedurak arintzeko eta hobetzeko tartea badago.

Horri lotuta Irabienek adierazi du ekonomia sustatzeko existitzen diren sektoreak lagundu ez ezik, turismo berdea ere bultzatu behar duela tokiko erakundeak.

Ingurumena eta hirigintza ere aipatu du Irabienek. Jasangarritasuna bermatuko dituzten neurriak hartzeko konpromisoa plazaratu du. Aldi berean Nerbioi ibairen ertzak hobetu behar direla azaldu du.

Legealdiaren defentsa

Indarrean dagoen legealdia ere defendatu du Josune Irabienek. Zerga politika, enplegu planak -45 pertsona kontratatu dituzte-, osasun zentroaren aldeko kudeaketa, San Anton plaza, zabor kudeaketa koadrilarekin elkarlanean egitea, San Jose auzoko lanak, parke lineala... besteak beste aldarrikatu ditu alkateak.

Horretarako udal taldean lan egin duten 8 pertsonei eskerrak eman dizkio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide