Alfredo Remirez amurrioarra atxilotu du Guardia Zibilak Bilbon, bere etxetik atera denean. Bere inguruko pertsonek adierazi dute La Salveko kuartelera eraman dutela deklaratzera. Alfredo Remirezen gertukoek azaldu dute 4 Guardia Zibilek kalez jantzita identifikatu dutela etxeko atarian eta terrorismoa goratzea eta biktimak iraintzea leporatuz eraman dutela. Ondoren, hamabiak aldera, bere inguruko pertsonek adierazi dute aske utzi dutela.
Araña 3
Barne-arazoetako Ministerioak azaldu du Araña operazioaren 3. saioa abiatu duela. Antza 30 edo 40 pertsonen atxiloketa aurreikusi du Guardia Zibilak.
Ez da lehen aldia eskualdeko norbait terrorismoa goratzeagatik atxilotzen dutela. Duela urtebete Aitor Martinez ere atxilotu zuen Guardia Zibilak Araña operazioan. Azkenean ezer ezean geratu zen akusazioa.
Manifestazioa
Adierazpen askatasuna aldarikatzeko manifestazioa deitu dute gaur, 19:00etan Amurrioko Herriko Plazatik.