“Aurten 22 urte azpiko kategorian jokatu eta irabazi egin dut Euskadiko Txapelketa"

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2015ko mai. 20a, 09:00

ITXASNE AGIRRE( Amurrio, 1992) Euskadiko Txapelduna izan da Gravni txapelketan. Pala jokamoldean irabazi du txapela bere kidea den Nagore Martinekin batera. Itxasnek bere aizparekin entrenatzen du Amurrioko frontoian.  

Zer da Gravnia?

ITXASNE AGIRRE( Amurrio, 1992) Euskadiko Txapelduna izan da Gravni txapelketan. Pala jokamoldean irabazi du txapela bere kidea den Nagore Martinekin batera. Itxasnek bere aizparekin entrenatzen du Amurrioko frontoian.  

Zer da Gravnia?

Gravnia berez txapelketa bat da, lurralde ezberdinen artean jokatzen dena, bai Gipuzkoa, Araba, Errrioxa, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko jokalariek jokatzen dutena. Hala ere Errioxan ez denez ia inor apuntatzen ba ez dute txapelketan parte hartzen, besteon artean jokatzen dugu bereziki. Txapelketa jokatzeko, eskualde bakoitzeko jokalari onenetarikoak aukeratzen dituzte eta ondoren herrialde guztien artean jokatzen den txapelketa da Gravni.

 Nondik dator txapelketa honen izena, Gravni-a?

 ‘G’ Gipzukoa, ‘r’ Errioxa, ‘a’ Araba, ‘v’ Bizkaia, ‘n’ Nafarroa eta ‘i’ iparralde herrialdeen inizialetatik datorren hitza da Gravni-a, bertan parte hartzen duten herrialdea direlako.

Gravnia txapelketa bat izanik, zertan bereizten da urtean zehar jokatzen diren beste txapelketekin?

 Bereizmen handiena txapelketa honetarako jokalarien hautaketan datza, hau da, txapelketa honetan jokalari esanguratzuenak hautatzen dituztela.

Herrialde bakoitzeko edota beste txapelketa batzuetan jokalari guztiek hartzen dute parte baina Gravnian, aldiz, onenek edota esanguratzuenek hartzen dute parte.

Jokamolde ezberdinak batzen ditu Gravni-ak. Zeintzuk dira jokamolde horiek eta zein da zure kategoria eta jokamoldean txapelketa horretan?

Nire jokamoldea pala izan da betidanik. Badago trinketean jokatzeko aukera, aurreko urterarte modalitate horretan jokatu bainuen eta bertan ere irabazi nuelako aurreko urtean, baina utzi behar izan nuen, Gasteizen entrenatu eta jokatzeko aukera bakarrik zegoelako eta azkenean egunero hara ta hona ibiltzea denbora asko galtzen nuen.

Gero, jokatzen dudan modalitateaz aparte, badira zesta-punta, eskupilota eta antzeko jokamolde ezberdinak, txapleketan jokatzen direnak.

Aurten Gravni-ko txapelketan Euskadiko garaile izan zara. Zein da zure jokamoldea txapleketa hontan eta zein kategoriatan jokatzen duzu?

Nire katogeria nesken artean 2. azpiko  txapelketan aritu naiz, baina nire kategoriataz aparte badira senior eta juvenil txapelketak. Aurreko urtean juvenil kategorian parte hartu nuen baina ez nuen irabazteko aukerarik izan baina aurten, 18 urte bete izan ondoren, 22 urte azpikoan jokatu eta irabazi egin dut.

Nire asmoa hurrengo urteari begira maila honetan jarraitzea da eta senior kategoriara igotzean nire maila mantendu edota hobetzea da nire helburua.

Nolako izan da aurtengo txapelketa? Zenbat partidu jokatu dituzu eta zenbat denbora iraun du txapelketak?

Hasiera batean probintzia guztien aurka jokatu genuen, bertan partidu gehien irabazten zituenak finalerako txartela eskuratzen zuen eta bigarren finalistak kanporaketa batzuk jokatu behar zituen finalera heldu aurretik. Guk partidu bat ezin izan genuenez jokatu, galdutzat eman ziguten partidu hura, beraz kanporaketak jokatu behar izan genituen finalera iristeko. Finalean jokatu ez genuen bikotearen aurka jokatu behar izan genuen, gainera maila altuago batean zegoen neska baten aurka jokatu behar genuela entzun genuen, baina partidu ona jokatu genuenez, garaipena lortu genuen partidu hartan.

Azken batean ez dira partidu asko jokatu behar direnak ezta eta astero jokatu behar izaten genuenez, hilabete batean zehar ospatzen den txapelketa da Gravni-a.

Txapelketan zehar diferentzia asko dago herrialdeen artean ala nahiko parekideak dira herrialde ezberdinetako bikoteak?

Ezberdina da noren aurka eta norekin jokatzen duzun. Aurtengoan bikote bikaina izan nuen nire alboan eta asko lagundu egin izan zidan, baina oro har, maila gora eta behera ibiltzen da, urtero hautatzen dituzten jokalarien arabera.

Gero, aparte, jokalari gutxi batzuk hautatzen dituztenez herrialde bakoitzean, ba jokatzen ez dutenek beste txapelketatan zentratzen dira, Gravni-an herrialde bakoitzeko jokalari onenak jokatzen dutenez, beste lehiaketatan irabazteko aukera gehiago izaten dutelako.

Noiz hasi zinen txapelketa hau jokatzen?

3. urtea da txapelketa hau jokatzen dudala. Orain arte herrialdeko, hau da, Arabako hautatzaileak aukeratu egin nau eta nire asmoa lanean jarraitzea eta txapelketa honetan jarraitzea da nire asmoa, hautatzaileak aukeratzen jarraitzen banau, noski.

Gravni-an aparte, urtean zehar beste txapelketa batzuk jokatzen dituzu? Zein eta nongo txapelketak jokatzen dituzu?

Arabako probintziala jokatzen dut, aurten Aretako jokalari batekin irabazi egin duguna, eta gero herrialde ezberdinetan antolatzen diren txapelketan hartu izan dut parte, baita, nire ahizparekin batera, irabazteko parada izan dugula ere.

Azken batean Gravni, Arabako eta beste herri edota herrialdetako txapelketekin badugu denboraldi osoan jokatzeko hainbeste partidu.

Zer nolako entrenamenduak egiten dituzu? Zenbat egunetan?

Nire entrenamenduak Amurrion egiten ditut. Aretako frontoian ere entrenatu izan dut aurreko urtean baina aurten astelehen eta asteazkenetan Amurrion entrentazen dut. Ordutegi aldetik bi egunetan ordu bana entrenatu ohi izan dut baina asteazkenetan nire aurretik entrenatzen duten neskekin ere entrenatu izan dut, batzuetan jende falta dela eta, partiduren bat jokatu izan dut haiekin eta nire ahizparekin batera.

Zure bikotea, Gasteizkoa da. Noizbait elkarrekin entrenatu izan duzue?

Bai, txapelketa garrantzitsu bat izanik, batzutan Gasteizeraino mugitu behar izan naiz nire bikotekidearekin entrenatzeko eta baita beste bikote batzuekin nire jokamoldean ondo aritzen direnak, honela, gehiago ikasteko eta hobeto entrenatzeko aukera izan dudalarik.

Gainera, askotan, asko ikasi dut beste bikotekideekin jokatzen, hautatzailea bertan egonik, akatsak zuzendu eta palan gehiago trebatzen laguntzen digulako.

Zer da kirol honetatik gehien gustatzen zaizuna? Eta gutxien?

 Konpetentzia handia dago eta irabazteko grinak asko motibatzen nau eta horrekin bat asko disfrutatzen dut kirol honetan jarduten dudanean. Agian partidu batzuetan sufritu egiten duzu, ez dituzulakoko gauzak zuk nahi duzun eran egiten edota aukeratutako pilota edo palarekin ez zaudelako gustura, baina horren gainetik, oso ondo pasatzen dut frontoian, orduan hori da gehien baloratzen dudana.

 Zergatik hasi zinen palan jokatzen eta ez beste kirol batean? Orain arte egindako ibilbideari jarraipena emateko asmoa duzu?

Nire ahizpa hasi zen nire aurretik jokatzen eta nire gurasoek kirolen bat egiteko animatu ninduten eta nire ahizpa palan ikustean, ni ere bertan hasteko erabakia hartu nuen. Ondoren biok ondo ari ginela ikustean, ba bertan jarraitzeko asmoa sendotu eta hortan nabil orain buru-belarri.

Jarraitzeko asmoa badaukat, ikasketak kirolarekin ondo partekatzen dut eta orain arte ondo daramat guztia eta lanean edo beste edozertan hasteko aukera urrun izanda, urte batzutan zehar jarraitzeko asmoa daukat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide