"Guardia zibilek 'ateratzean txiokatu ondo tratatu zaitugula' esan didate"

Erredakzioa 2015ko mai. 19a, 20:19

ALFREDO REMIREZ (Amurrio) Araña III operazioaren sarekadaren barruan atxilotu dute. Goizean bertan aske geratu da eta gertatutako azaldu du.

Lehenik eta behin, nola gertatu da zure atxiloketa?

Atxiloketa goizeko 9ak aldera izan da etxetik ateratzekoan. 4 polizia kalez jantzita hurbildu zaizkit, identifikazioa eskatu didate, plaka erakutsi eta beraiekin joan behar nintzela La Salvera esan didate. Kotxean sartu, eskuetako bilurrak jarri eta eraman naute. 3 ordu eta gero berriro libre utzi naute. Tratua ona izan da denbora osoan.

“Atzeratzean txiokatu ondo tratatu zaitugula” esan didate.

Zer leporatzen dizute? Ba al dago akusazio zehatzik?

Terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea leporatu didate, baina ez didate ezer zehatzik esan, ez inongo tuit edo beste zer edo zer erakutsi.

Deklaratzera egokituko zait eta gero ikusiko da.

Eta deklaratzera deitzeko 4 polizia etorri behar dira nire bila? Argi dago hauteskundetan gaudela eta batzuek propaganda egin nahi dutela euren alde.

Zutaz gain jende gehiago atxilotu dute, harremanetan jarri edo jarriko zarete erantzun bateratua emateko?

Gure kasuan (3 egon gara une berean ziegan) denok hartu dugu abokatu bera eta ziur geratu beharko dugula honi buruz hitz egiteko.

Zein da zuk egiten duzun irakurketa? Espero zenuen horrelako zerbait gertatzea?

Entzutegi Nazionalak ez dauka lanik eta zer edo zer egin behar dute oraindik salbuespen epaitegi hori mantentzeko. Bestalde, propaganda usain handia hartzen diot nik honi.

Bukatu baino lehen gustatuko litzaidake hemendik eskertzea iritzi zaizkidan hamaika elkartasun mezu.

Azkenik beste atxilotu guztiei besarkada bero bat eta animo!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide