Biodibertsitatearen Jardunaldietan naturaren behaketarako bost txango gidatu eskainiko dituzte

Adin guztietarako egokiak diren bost txango egingo dituzte Amurrioko Udaleko Ingurumen Sailak antolatzen dituen Biodibertsitateari buruzko Jardunaldietan udaberria amaitu bitartean.

Programa igande batean abiatu da, hilak 17an, gainerako txango hitzorduak berriz hurrengo lau larunbatetan, maiatzak 23 eta 30ean eta ekainak 6 eta 13an hain zuzen ere, kokatu dituzte.

Hainbat adituren eskutik Amurrio eta Aiarako inguruetan naturaren behaketa gidatua burutzea ahalbidetuko dute txangoek.

Adin guztietarako egokiak diren bost txango egingo dituzte Amurrioko Udaleko Ingurumen Sailak antolatzen dituen Biodibertsitateari buruzko Jardunaldietan udaberria amaitu bitartean.

Programa igande batean abiatu da, hilak 17an, gainerako txango hitzorduak berriz hurrengo lau larunbatetan, maiatzak 23 eta 30ean eta ekainak 6 eta 13an hain zuzen ere, kokatu dituzte.

Hainbat adituren eskutik Amurrio eta Aiarako inguruetan naturaren behaketa gidatua burutzea ahalbidetuko dute txangoek.

Honez gain, hitzaldia eskainiko dute maiatzaren 22an, ostirala, biodibertsitatearen aldeko www.ornitho.eus plataforma aurkezteko Juan Arizaga, biologian doktorea eta Aranzadiko eraztunketa-bulegoko zuzendariaren eskutik, txango ezberdinetan burutuko dituzte fauna eta floraren behaketa ariketetarako lagungarria.

Txangoetan parte hartzeko izena eman beharko da Amurrioko Udaleko Ingurumen Sailean txango bakoitza egin aurreko osteguna baino lehen.

Partaide kopuruaren arabera irteera lekuetarako bidaiak autobusez edo partekatutako auto partikularretan gauzatuko dituzte, guztietan Antzokiko disuasio-aparkalekua elkartzeko tokia izango dutelarik.

Maiatzak 17, igandea

Txangoa: "Atlantikoko erkameztiak, Kantauri itsasoaren ertzeko baso submediterraneoa”

Gidaria: Peio Urrutia, Arabako Natura Institutuko botanikaria.

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.

Aiarako haran kantabriarretan "alepo haritza" esaten zaio erkametzari, eta batik bat substratu tuparri-zaleen gainean sortzen ditu basoak.

Oro har, oin gazteko basoak dira, anduitik ernaberrituak askotan; alabaina, oin helduagoko masak ere aurki daitezke, berezi egiten dituzten liana handiak dituztenak. Txangoan, bada, baso gazteak zein helduagoak ikusiko dituzte, formazio horren ezaugarri tipikoenak dituztenak.

Hasteko, Aiarako Izoria herritik igoko dira, Etxaurren baselizaraino (Eskoritas mendiaren behealdean); gero, irteera-leku berera itzuliko dira.
Guztira, joan-etorri, 6 km inguruko ibilbidea da. Igoerako desnibela 300 bat metrokoa da. Egokia da 6 urtetik gorako haurrentzat.
Argazkilarientzat gomendatua.

Maiatzak 23, larunbata

Txangoa: "Basoen kudeaketa eta ustiapena Aro Modernoan; bisita Jaro Pardiora, XVIII. mendeko mintegira”.

Gidaria: Juanjo Hidalgo, historialaria eta arkeologoa, Aunia Kultura.

Behe Erdi Arotik bertatik, baina batez ere Aro Modernoa hastean, basoa oso ondo antolatuta eta zorrotz araututa egon zen, gehiegi ustia ez zedin.

Izan ere, errege-erreginen asmoa zen zurezko pieza on nahikoa edukitzea itsas armadarako itsasontzi berriak egiteko.

Araupetze horren ondorioak Amurriora ere ailegatu ziren, Armuruko Batzarraren Bost Kontzejuen Mendi Ordenantzen bidez. Horren aztarnak igar daitezke udalerriaren zati handi batean, toponimia eta mintegi zaharren geldikinak aztertuta, bai eta oraindik zutik dirauten zuhaitz motz ugariei erreparatuta ere.

Horren guztiaren berri emango dute Jaro Pardiorako bisitan, Arregikozelain.

Guztira, joan-etorri, 8 km inguruko ibilbidea da. Igoerako desnibela 300 bat metrokoa da. Egokia da 6 urtetik gorako haurrentzat.
Argazkilarientzat gomendatua.

Maiatzak 30, larunbata

Hegaztiak behatzeko txangoa Maroñora

Gidaria: Mario Corral Sáenz de Biteri, naturalista.

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

Maroñoko urtegiaren inguruan harkaizti handiak, belardiak, landare hesiak eta zuhaiztiak daude; horiek guztiek hegaztien askotariko fauna behatzeko aukera paregabea ematen dute. Prismatikoak eta oinetako onak soinean, urtegiaren inguruan ibiliko dira ahalik eta espezie gehienak identifikatzeko, eta, aldi berean, haien txioez eta hegaldiez gozatuko dute partaideek.
Egokia da jende ororentzat.

Ekainak 6, larunbata

Burruntziak identifikatzeko txangoa Delikara

Gidariak: Jose Antonio Gainzarain eta Mario Corral Saez de Biteri, naturalistak.

Eremu hezeak, ibaiak, errekak, putzuak eta urtegiak biodibertsitateari bide emateko oinarrizko ekosistemak dira. Inguru horietan garatzen da “burruntzi” zein “txitxi-burruntzi” deritzen intsektu interesgarri eta askotarikoen bizitza.

Txango atsegin horretan, izaki hegodun zoragarri horiek aurkitzen eta identifikatzen irakatsiko dute. Prismatikoak eramatea gomendatzen da.

Egokia da jende ororentzat eta gomendagarria naturako argazkigintzaren zaleentzat.

Ekainak 13, larunbata

Ibilaldia Nerbioiko parke linealean zehar, ibaiertzeko ekosistemaren behaketa eta boluntariotza-eguna (igerilekua egokitzea, anfibioak hazteko)

Gidaria: Mario Corral Sáenz de Biteri, naturalista.

Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara.

Nerbioiko parke linealaren iparraldean (Amurriotik igarotzen den tartean) duela gutxi egin den egokitzapenak aukera ezin hobea ematen ditu ibaiarekin lotutako ekosistemen kontserbazio-egoera ezagutzeko.

Izan ere, jarduera ekonomikoen eraginez nola aldatu diren ikusiko da, eta, halaber, azpiegitura batean uretako flora eta fauna kolonizatzea ahalbidetuko dute; horrela, eremu heze bilakatuko da, eta biodibertsitatea lehengoratu egingo da.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide