Ekainaren 21ean izango da Amurrioko trail lasterketaren IV. Edizioa. Bertan parte hartu nahi duten kirolariek izena eman ahal izango dute www.kirolprobak.com web atarian.
Amurrio Trail Taldeak antolatutako lasterketa honek 31 kilometrotako ibilbidea izango du. Gorobeletik izango da eta 1500 metrotako desnibel positiboarekin. Euskal Herriko Koparen barnean kokatutako lasterketa da. Hala ere, 12km-tako lasterketa txikia eta 13,5km-tako junior lasterketak ere egongo dira. Hitzordua, ekainaren 21ean goizeko 9:00tan Juan Urrutia plazan.