EH Bilduk aldarrikatu du Araban eta Amurrion aldaketarako aukera bakarra dela

Erredakzioa 2015ko mai. 14a, 20:58

Amurrioko alkategaia Eva Blancok, Kike Fernandez de Pinedo Arabako ahaldungaiak eta Garazi Dorronsoro hautagaiak EH Bilduren aldeko boza eskatu dute Amurrion gaur.

Kike Fernandez de Pinedok hartu du hitza lehenik eta behin. Koalizio abertzalearen hautagaiak gogor kritikatu du PPren eta EAJren politika eredua eta biak zaharkitutzat jo ditu. Haiena Kutxabank, Garoña, fracking, multinazionalen eta porlanaren eredua direla ziurtatu du Fernandez de Pinedok. Horren adibidea Saratxoko errepidea dela adierazi du hautagaiak.

Amurrioko alkategaia Eva Blancok, Kike Fernandez de Pinedo Arabako ahaldungaiak eta Garazi Dorronsoro hautagaiak EH Bilduren aldeko boza eskatu dute Amurrion gaur.

Kike Fernandez de Pinedok hartu du hitza lehenik eta behin. Koalizio abertzalearen hautagaiak gogor kritikatu du PPren eta EAJren politika eredua eta biak zaharkitutzat jo ditu. Haiena Kutxabank, Garoña, fracking, multinazionalen eta porlanaren eredua direla ziurtatu du Fernandez de Pinedok. Horren adibidea Saratxoko errepidea dela adierazi du hautagaiak.

Berde, more eta gorria

Araba berde, more eta gorria eraikitzeko aukera bakarra EH Bildu dela aldarrikatu du Kike Fernandez de Pinedok. Koalizioaren proposamenen artean hurrengoak aipatu ditu: Trebiñu Araba bilakatzea, 1. sektorea babestea eta enpresa txikiekin elkarlanean aritzea multinazionalei lursailak eman ordez.

Euskararen aldeko mezua ere zabaldu du Fernandez de Pinedok.

Eredu berria

Ahaldungaiak behin eta berriro azpimarratu du Araba berria eraiki nahi duela EH Bilduk, Amurriotik hasita. Kike Fernandez de Pinedoren ustez EAJk Amurrioko udaleko leihoak eta ateak itxi ditu.

Eva Blancok ideia horretan sakondu du eta EAJri leporatu dio politika sozialak ez garatzea. Blancok adierazi du udal gobernu taldea ez dela oraindik ohartu Amurrion badagoela jendea txarto pasatzen krisiaren ondorioz.

Anbulatorioaren eztabaida aipatu du Eva Blancok nabarmentzeko bere ustez EAJk Eusko Jaurlaritzak aurrezteko egin duen proiektua ekarri duela herrira. Zentzu horretan ginekologia eta zerbitzu berriak bermatu behar direla nabarmendu du.

Horretaz gain, Eva Blancok erantsi du edukiak ez ezik politika egiteko modua ere aldatu nahi duela EH Bilduk, udala modu gardenean, parte-hartzailean eta faboritismoaren aurka kudeatuz.

Euskal gazteria

Garazi Dorronsoro Amurrioko hautagaiak gazteriaren partaidetza aldarrikatu du. Bere alderdikideak bezala euskal gazteriaren aurkako zapalkuntza salatu du eta igandean Gasteizen egingo den manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide