Amurrioko Zabaleko eskola publikoan, larunbatean, areto futbolera jolasteko aukera ezin hobea eskainiko da. Hitzordua goizeko 9:00etan hasi eta 21:00etan bukatuko da.
Hiru kategoria ezberdin egongo dira: benjaminak, kimuak eta helduak. Gehienez 10 pertsoneko taldeak aurkeztu ahal izango dira txapelketara. Inskripzioa Zabaleko Talde Kulturalaren egoitzan egin beharko da, 18:30tatik 20:30ak arte. Bihar bukatuko da izena emateko epea.
Alejandro Revueltaren oroimenezko partiduak
Maiatzaren 23an, aldiz, Alejandro Revueltaren oroimenezko areto futboleko partidak jokatuko dira. Arratsaldeko 15:30tan hasiko dira Zabaletako Eskola Publikoan. Oraingoan bi kategoria egongo dira, prebenjamin eta benjaminak. Amurrio, Urduña eta Laudioko taldeek jokatuko dute.