Datorren Maiatzaren 30ean, iaz bezala, Euskal Jaia ospatuko dute Amurrion, "Euskaraz bizi nahi dut" egunarekin batera hain zuzen. Aurtengo egitaraua oraindik zehazteke badago ere, antolatzaileek euskal ezkontza berriro antolatuko dutela jadanik iragarri dute.
Euskal ezkontza gauzatu ahal izateko pertsonaia berrien bila dabiltza antolatzaileak. Partaide berriei dagokienez, alde batetik bikoteak dira beharrezkoak eta beste alde batetik umeak.
Ezkontzan parte hartuko duten bikoteek zein umeek euskal jantziz apainduta joan beharko dira, buruko zapiak, txapelak, espartinak edo abarkak jantziko dituzte besteak beste. Horrez gain, eskuetan opariak eraman beharko dituzte.
Bestalde, umeei dagokienez, euskal jantziak ere janzteaz gain, bikoteka loreak eraman beharko dituzte eskutan.