Kimuak A kategoriako neskek Arabako finalean garaipena lortu zuten atzo Gasteizko Abetxuko kiroldegian . Hori dela eta, maiatzaren 30ean Gipuzkoan jokatuko den Euskadiko txapelketan izango dira.
Horrez gain, kimuak A kategorian Iraitz Canterok 3. postua lortu zuen eta Enara Ladislao 5.ena, horregatik biek jokatuko dute bakarkako Euskadiko txapelketa. Bi gazteek uztaia eta esku librea jokamoldean lortu zuten Euskadiko txapelketarako pasea. Ainhoa Gondra eta Oneka Izarzelaiak 6 eta 7. postuak lortu zituzten. Arabako finalean kimuak A kategorian 12 taldeek parte hartu zuten eta B kategorian, aldiz, 22k.