Maestre taldea: “Txirrindularitza bai, ikasketak ere bai” lema iparrorratz

Erredakzioa 2015ko mai. 7a, 13:46

Iaz sortu zen Amurrioko Maestre txirrindularitza taldea. Talde berezia da, bertan dabiltzan txirrindulari guztiak ikasleak direlako. Ikasketak eta kirola uztartzeko aukera ematea da taldearen xede nagusia. Iaz zazpi kiderekin hasi zen taldea, eta hamar dira aurten.   

Ez dira gutxi txirrindularitza oso kirol exijentea dela diotenak. Entrenamendu, kilometro, lasterketa eta, funtsean, denbora asko inbertitu behar izaten da goiko mailetan lehiatu ahal izateko.

Iaz sortu zen Amurrioko Maestre txirrindularitza taldea. Talde berezia da, bertan dabiltzan txirrindulari guztiak ikasleak direlako. Ikasketak eta kirola uztartzeko aukera ematea da taldearen xede nagusia. Iaz zazpi kiderekin hasi zen taldea, eta hamar dira aurten.   

Ez dira gutxi txirrindularitza oso kirol exijentea dela diotenak. Entrenamendu, kilometro, lasterketa eta, funtsean, denbora asko inbertitu behar izaten da goiko mailetan lehiatu ahal izateko.

Horri buelta emateko asmoz sortu zen iaz Amurrioko Maestre txirrindularitza taldea. Bere bereizgarririk nabarmenena: ikaslez soilik osatutako taldea izatea. Hala azaldu du taldearen sustatzailea den Sabino Sasiain amurrioarrak.

Ikaslea izatea funtsezko baldintza da talde horretan aritu ahal izateko. “Badago ikasleak izan gabe gurera etorri diren txirrindulariak, baina ez ditugu onartu, badituztelako jada euren neurrira eginiko taldeak”, adierazi du Sasiainek.

Berak argi du zein den taldearen xedea: “beste modu batean txirrindularitzan aritu ezingo luketen ikasleei kirol hori praktikatzeko aukera ematea”.
Baieztapen horrekin bat egiten dute taldeko txirrindulariek. “Talde hau askoz xumeagoa da”, aitortu du Alex Uriartek. Euskal Filologia ikasten du berak, eta ziurtatu du Amurrioko Maestre taldeak “txirrindularitza eta ikasketak aldi berean” sustatzen dituela, beste talde batzuek “kirol ikuspegia” baino sustatzen ez duten bitartean.

Arkitektura ikasten dagoen Aritz Sasiainentzat, berriz, “ikasketak eta kirola kudeatzeko malgutasuna” eskaintzen duela da taldearen bereizgarria.
Hori bermatzeko, txirrindularien gurasoekin kontaktuan daudela azaldu du Sabino Sasiainek. “Noizbehinka biltzen gara haiekin, baina ez txirrindulariek euren ikasketetan ateratzen dituzten noten gainean egoteko, txirrindularitzan aritzeagatik ikasketak albo batera uzten ez dituztela ziurtatzeko baizik”.

Kasualitatez
Kide guztiak ikasleak izatearen nolakotasuna, baina, “kasualitatez” sortu zela ziurtatu du taldearen sustatzaileak. “Talderik ez zeukaten txirrindularientzako talde bat sortu nahi genuen”. Pedro Maestre bizikleta taldeen sustatzailearekin harremanetan jarri ziren horretarako, proiektua finantzatu ahal izateko.

Ondoren, txirrindulariak bilatzeari ekin zioten. “Momentu horretan ikusi genuen jada beste talde batzuetan sartuak ez zeuden gazte bakarrak ikasleak zirela. Horrela sortu zen ikasle-taldea egitearen ideia”.

“Aitzindariak”
Sabinok ziurtatu du inguruan ez dagoela eurena bezalako filosofia duen talderik, eta, zentzu horretan, proiektu aitzindaria dela Amurrion sortutakoa. Oso zuzena da hurrengo galdera: “Ikasketak entrenamenduen gainetik egonda, duinki lehiatu dezakete taldeko kideek?”. Zuzena ere Sasiainen erantzuna: “Gure filosofiak hori defendatzen du”. Haren ustez, helburuak zehaztean datza gakoa(5). Eurek badute zehaztua eurena, dituzten mugen jakitun: “lasterketak irabaztea baino, bukatzea”.

Dituzten helburuak xumeak direla ikusita, imajinatzekoa da horrek muga bat suposatuko duela babesleak topatzerako orduan. “Ba ez”, erantzun du Sasiainek, “guztiz kontrakoa. Badaude gure taldearekiko interesa erakutsi duten babesleak, dugun politika gustatu egin zaielako”. Kirol esparruan, baina, izan zuten zer ospatu iaz, denboraldia amaitu zenerako 43 lasterketa eginak baitzituzten. Gehienak EAEn egin zituzten, baina Kantabria eta Gaztelako asfaltoan barrena ere ibili ziren. Aurtengo helburua iazko marka berdintzea da. “Eta, ekonomikoki bideragarria izanez gero, biraren bat edo beste egitea”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide