“Jende guztia da frikia. Ni mangaren frikia naiz, beste batzuk futbolaren frikiak diren bezala”

Txabi Alvarado Bañares 2015ko mai. 8a, 08:55

Nondik datorkizu manga munduarekiko zaletasuna?
Niri asko gustatzen zaizkit bideojokoak. Bideojoko asko japoniarrak dira, eta dituzten abestiak japonieraz daude. Hori dela eta, jakin-minak bultzaturik, interneten bilatzen hasi nintzen, eta hor topatu nituen mangak eta animeak, eta orain arte.

Mundu zabala da mangarena. Zerekin geratzen zara?
Manga bera, komikiak. Hemen ikusten dugun komiki estiloarekiko guztiz ezberdina da. Beste mundu bat da.

Nondik datorkizu manga munduarekiko zaletasuna?
Niri asko gustatzen zaizkit bideojokoak. Bideojoko asko japoniarrak dira, eta dituzten abestiak japonieraz daude. Hori dela eta, jakin-minak bultzaturik, interneten bilatzen hasi nintzen, eta hor topatu nituen mangak eta animeak, eta orain arte.

Mundu zabala da mangarena. Zerekin geratzen zara?
Manga bera, komikiak. Hemen ikusten dugun komiki estiloarekiko guztiz ezberdina da. Beste mundu bat da.

Manga asko izango dituzu etxean...
Komiki bilduma daukat, komikietan zentratzen naiz. Hogeita hamar inguru izango ditut. Beno, gauza bat da komikiak irakurtzea eta beste bat etxean izatea. Aurkitzeko zailak dira, oso gutxi daudelako itzuliak. Ingelesez irakurtzea beste aukerarik ez da geratzen, internet bidez.

Eta baduzu manga topaketetara bertaratzeko ohitura?
Bai. Normalean cosplayak egiten ditut topaketa horietan, eta lehiaketetara aurkezten naiz. Manga-sail baten pertsonaiaz jantzi eta berau imitatzean datza cosplaya. Pertsonaiaren arropa egiten duzu, ileordeak erosten dituzu...

Noizbait irabazi duzu lehiaketarik?
Bai. Bi modalitate daude: indibiduala eta taldekakoa. Ni normalean taldekakoan aurkezten naiz, nire lagunekin. Bi zatitan banatzen da lehiaketa: alde batetik “cos” dago. Hau da, pertsonaiaren jantzia egitea. Bestetik, “play”, pertsonai horren mangaren pasarte bat antzeztean datzana. Biak hartzen dira kontuan lehiaketaren irabazlea hautatzerako orduan.

Zortzi lagun aurkeztu egin ohi gara. Hogei talde inguru aurkezten dira, eta normalean irabazi egiten dugu.

Antzeztu dituzun pertsonaietatik bat aukeratzerik?
Bai. Beatrix, Final Fantasy IXko pertsonaia bat. Berarekin asko identifikatzen naiz eta oso gustura sentitu nintzen antzeztu egin nuenean. Antzeztuko dudan hurrengo pertsonaia The Boss da, Metal Gear Solid 3 bideojokokoa.

Manga zaletu asko dago Aiaraldean?
Nik nire lagunak ezagutzen ditut, eta Amurrion ere beste pertsonaren bat edo ezagutzen dut. Horiek kenduta Bilbokoak dira ezagutzen ditudan gainontzekoak. Baina orokorrean zaletu asko dago.

Badago manga zaleak “frikismoarekin” lotzen dituenik. Zer esango zenioke jende horri?
Ez dakit. Nire ustez jende guztia da frikia. Niri, adibidez, manga eta animea gustatzen zaizkit. Beste bati futbola gustatuko zaio, futbolaren frikia izango da. Ba beno, ni manga frikia naiz, nahiz eta friki terminoa ez zaidan asko gustatzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide