"Udala eta herritarren arteko harremanak urrun daude"

Erredakzioa 2015ko api. 30a, 08:05

BEATRIZ IZAGIRRE (Amurrio, 1976) Amurrio Guk Bai taldearen zerrenda burua da. Talde independentea nola sortu den eta nolako harremanak egin dituen eskualdeko beste talde batzuekin azaldu du.

Nolakoa izan da zerrenda burua izateko prozesua? Nola hautatu dituzue zerrenda kideak?

Prozesu bera izan da. Guregana etorri den jendea eta gurekin proiektu hau aurrera eraman nahi duen jendearekin, denon artean, gauzatu dugu zerrenda.

BEATRIZ IZAGIRRE (Amurrio, 1976) Amurrio Guk Bai taldearen zerrenda burua da. Talde independentea nola sortu den eta nolako harremanak egin dituen eskualdeko beste talde batzuekin azaldu du.

Nolakoa izan da zerrenda burua izateko prozesua? Nola hautatu dituzue zerrenda kideak?

Prozesu bera izan da. Guregana etorri den jendea eta gurekin proiektu hau aurrera eraman nahi duen jendearekin, denon artean, gauzatu dugu zerrenda.

Bakoitzak euren zerrendak bilerara eraman eta guztion artean adostu genituen zerrendako postuak. Aipatu beharra dago, Amurrioko auzotar guztiek izan dutela aukerak gure zerrendan izateko.


Zergatik sortu da Amurrio Guk Bai eta zergatik egin duzue bat Ikunerekin foru hauteskundetan ere egoteko?

Galdera ona, auzotarrak gara eta auzotar batek lehenik eta behin nahi duena informazioa da. Udaletxean gertatzen den guztia ez dugu ezagutzen, udaletxearen eta auzotarren harremanak urrun daudela uste dut.

Iruditzen zait udaletxea gauza handi bat dela eta herritarrak gauza txikia garela, baina kontrakoa, udaletxea auzotarrena da, eta gure zerbitzura egon behar du.

Beste pizgarri bat Guk Bai sortzeko herritarren parte-hartze eskasa da. Honekin ez dut esan nahi ez dela egin, baina hobetu behar dugu. Ezin da jendearen iritzia galdetu eta gero herriak nahi duenaren kontrakoa egin. Horrela parte-hartzea urratzen da.
Eta Ikuneren galdera, aipatu behar dugu, guk ez dugu Ikunerekin bat egin, gu gara Ikune. Ikune talde politiko independentearen "euritakoa" da.

Ikune, talde independenteak sortzen du, behetik gorantz sortuta, eta ez talde tradizionaletan bezala. Hemen ez dago kupularik.

Horregatik, Omnia (Laudio), Aiara Batuz (Aiara) eta Guk Bai, Ikunen sartuta, foru hauteskundetan egongo gara, talde bakoitzak ekarri duen jendearekin.

Badakigu gai guztiak ez daudela udaletxearen aginpidean, horregatik Arabako batzarretan egon behar dugu, udalaren gainetik dauden gaiak eztabaidatzeko.

Ikuneko talde politiko guztiekin harreman zoragarriak ditugu eta gure artean laguntzen gara. Ikuneko talde guztiak, eta geurea ere, oinarrizko arauak ditu:

Glokalizazioa: Modu globalean pentsatzearen alde baina era lokalean jarduteko gaitasuna. Honek, ekartzen du partaidetzak hiritarretik ordezkarietara joatea eta ez alderantziz, aldi berean talde lokal bakoitzaren erabaki hartzearen independentzia bermatzen du.

Herritar Partaidetza: Erabakiak, egitaraua eta identitatea partaideak izango dira, agintariak egonez gero, partaidetzan oinarrituko lirateke erabakiak hartzeko.

Giza eskubideak: Dena partaidetu ahal izango da, baldin eta giza eskubideak eta ekimenaren baloreak errespetatzen baditu.

Zeintzuk dira Amurrio Guk Baiko programak jasotzen dituen ideia garrantzitsuenak?

Lehenik eta behin, esan behar dugu, egin dugun programa ez dela Guk Bairena izan, auzotar guztiena baizik.

Lau komunikazio esparruren bidez burutu dugu programa. Amurrioko elkarteekin eta auzo elkarteekin egin ditugun bilerekin, gure lokalean egindako asanblada irekiarekin, gure ekarpenekin eta sare sozialetatik atera dugun guztiarekin burutu eta zehaztu dugu programa.

Horregatik, auzotarren programa deitu dugu. Ezin dugu ahaztu gu auzotarrak ere bagarela. Programako ideia garrantzitsuenak 25 ideiak dira, denak garrantzitsuak, aipatu beharrekoak hauek dira; parte-hartze prozesuak egin, gai guztiak herriari galdetzeko eta zer egin nahi duten jakiteko. Auzo eta Administrazio batzarreko kontseilu bat abian jarri nahi dugu, hilabetean behin bilerak egin herritarrei ahotsa emateko.

Kirol eta kultur elkarteekin ere egin nahi dugu. HAPOa berrikusi eta gauzatu, Topaleku bat sortu, euskararen normalizazioa, udal esparru guztien erabilera anitza, ekonomia laguntzailea sustatu, auzolanak bultzatu, udalbatzarrak grabatu on-line ikusteko, batzar-agiriak argitaratuz, eta abar.

Zein da zuen helburua eta zein uste duzue izan daitekeela zuen ekarpena udalean?

Gure helburua udaletxera heltzea da, herriari gehiago eta hobeto informatzea eta herriaren bozgorailua izatea. Gure ideia gehitzea da beti, eta ez “y tu mas” politikak egiteko.

Auzotar baten moduan ekarpenak egin behar ditugu, eta ez politiko baten moduan. Gure ekarpenak auzotarren ekarpenak izango dira. Ezin dugu pauso bat eman, gai guztiak auzotarrekin kontsultatu eta bozkatu egin ez baditugu aurretik. Herriak nahi duena adieraziko dugu.

Zein da azken legealdiaren inguruan egiten duzuen balorazioa?

Ez dugu baloraziorik egiten ez baikara udaletxean egon.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide