Amurrioko EH Bilduk herritarren partaidetzan oinarritutako herri-programa osatu du

Erredakzioa 2015ko api. 30a, 08:48

Eva Blanco EH Bilduko alkategaiak atzo egindako ekitaldian azaldu du Amurrioko herritarrei laster helduko zaiela koalizioak osatutako udal programa.

Hautagaiak azpimarratu du herritarren parte-hartzeari esker burutu dutela; Puntuz puntu dinamika abiatu dute horretarako.

EH Bilduk 5 bilera ireki antolatu zituen otsailean, sektore, kultura, ekonomia, gizarte, lurralde eta udal politikak lantzeko, besteak beste.

Esparru ezberdinak

Eva Blancok adierazi du herriko esparru ezberdinetako aldarrikapenak jaso dutela programan: neurri fiskal zehatzak, gazteria, feminismoa, ostalaritza eta merkataritza, kultura, elkarteak...

EH Bildu koalizioko hautagaiak erantsi du: “Politika beste modu batez egiteko momentua heldu dela uste dugu; ez ditugu gustuko ez faboritismoak, ezta entxufismoak ere eta ez ditugu erakundeak baliatzen informazio pribilegiatua lortzeko geure onerako.”

Bukatzeko, Blancok nabarmendu du talde trebatua aurkeztu dutela, Amurriorekin konprometituta dagoena eta lan egiteko gogoak dituena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide