Paisaia plana esleitu du udalak 12.874 euroren truke

Erredakzioa 2015ko mai. 5a, 12:36

Amurrioko Udalak Paisaia Plana egiteko esleipena gauzatu du.  12.874,40 euro balio izan du eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak diruz lagundu du.
Udalak espero du hilabete batzuren buruan bukatzea eta bide batez Tokiko Ekintza Planean txertatzeko aukera izatea.

Eremuak

Paisaiaren esparruan aurretik egindako txostenean jaso zuten esku-hartzeko larrialdiko eremu batzuk badaudela Amurrion. Hilerriko inguruak, Larrabeko zabortegi zaharra eta Nerbioko ertzak -Abiaga, Orue eta Ugartebetxi- hain zuzen.

Aldi berean Letobe, Mendigorri, Goikomendi eta Eskorlan ere  paisaiaren ikuspegitik hobekuntzak egin beharko liratekela adierazi zuen txostenak.

Azpiegiturei dagokionez, Bilbo eta Valladolid lotzen duen oliobidean ere zenbait lan egiteko beharra nabarmendu zuen egindako txostenak.
Hori guztia jasoko du garatuko den Paisaia Planak.

Horren helburua izango da aipatutako eremuak mantendu eta babesteko beharrezkoak diren lanak proposatzea, planifikatzea, kudeatzea eta jarraitzea.
Josune Irabienek azpimarratu du garrantzitsua dela hobetu behar diren eremuak kokatzea etorkizunean berreskuratzeko. Paisaia herriko ondare naturala ere baita.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide