Amurrioko Udaleko kultura sailak antolatzen duen Jaietako Kartel Lehiaketako sariak banatuko dituzte ostiralean, maiatzaren 8an, alegia. La Casonan izango da hitzordua 20:00etan. Lehiaketan parte hartu duten kartelen erakusketa ere inauguratuko dute bertan. Maiatzaren bukaeran kenduko dute erakusketa.
20 kartel inguru aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketan eta asko kanpokoak -Nafarroa, Asturias edo Toledo, adibidez- izan badira ere Amurrioko pertsona ugarik ere parte hartu dute.
Irabazleak 800 euroko saria jasoko du.
Bestalde, umeen kategorian 24 kartel jaso dira. Udalak egileek erakutsitako sormena nabarmendu du.