"Oin bat instituzioetan eta beste bat kalean izan nahi dugu"

Erredakzioa 2015ko mai. 6a, 17:55

KEPA GONZALEZ (Laudio) Amurrion bizi da aspaldi eta Orain Amurrio zerrenda burua hautatu dute Podemos/ Ahal Duguko kideek. Taldearen ideien inguruan mintzatu da.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

KEPA GONZALEZ (Laudio) Amurrion bizi da aspaldi eta Orain Amurrio zerrenda burua hautatu dute Podemos/ Ahal Duguko kideek. Taldearen ideien inguruan mintzatu da.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua?

Udal hauteskundeetan izan beharko genukeen presentziaren inguruan asko eztabaidatu dugu. Eztabaida prozesu horretan, presentzia horretaz hitz egiteaz gain, hautagai ezberdinak ere proposatu genituen, bakoitzaren profila, esperientzia, baliabideen... arabera.

Azkenean proiektu honen gidaritzapean egon beharko luketen pertsonak erabakitzeko ados jarri ginen eta hamazazpi pertsoneko zerrenda bat aurkeztu dugu.

Zein da zure ibilbide politikoa?

LKI-ko (Liga Komunista Iraultzailea) militantea izan naiz eta baita Zutik-ekoa ere 2005. urtera arte.

Laudioko Aceros enpresan CC.OO-eko delegatu sindikala izan nintzen, birmoldaketa industrialaren azken fasetik 1992. urtera arte.

Hain zuzen ere, enpresa itxi zuten urtera arte. Ondoren, erizaintza diplomatura eta laneko arriskuen prebentziorako hainbat masterrak egin nituen.

Prebentzioko alor horretan aritu naiz azken 15 urteetan. Alde batetik, sindikatu ezberdinetako prebentzio delegatuak hezi ditut.

Bestalde, 2001 urtetik aurrera, laneko osasun aholkulari gisa egon nintzen Gasteizeko LABen. Horrez gain, EHUko post-graduen irakaskuntza egondakoa ere banaiz. Gainera, mugimendu antimilitarista eta ekologistan parte hartzen dut, irratietan, herritar talde ezberdinetan...

Nola izan da Podemos/ Ahal Dugu eta Orain Amurrio sortzea?

Hasieran alderdia batzar irekiak eginez hasi zen eta bertan lan talde ezberdinak sortu ziren. Hortik aurrera modu asanblearioan lanean ibili gara gure egitura zein den pixkanaka-pixkanaka zehaztuz.

Denbora tarte horretan nahi izan duen herritar orok, aukera izan du behetik hasitako prozesu demokratiko eta horizontal horretan parte hartzeko.

Maila nazionalean alderdia sortu zenean, abenduan, prozesu parte-hartzailea jarri genuen abian, zeinetan printzipio politikoak edukiko zituen erakunde horizontala sortu genuen.

Idazkari nagusia Àngel Jiménez izango zela erabaki zen. Ondoren zortzi alor ezberdinetako koordinazio kontseilua sortu genuen: antolaketa, gardentasuna eta parte hartzailea; zirkuluarekin harremana; komunikazioa eta kanpoko harremanak; hirigintza eta ingurumena; kultura, emakumea eta berdintasuna; ekonomia; euskera eta gazteria eta bukatzeko gizarte gaiak. Talde guzti hauek herritarrentzako ateak irekiak dituzte egun ere.

Ordutik aurrera eztabaida luzean sartu ginen. Erabaki bat hartu behar genuen: maiatzaren 24ko udal hauteskundetara aurkeztu edo ez.

Ebazpena kontsulta bat eginez hartu genuen eta % 80 agertu zen aurkeztearen alde. Alderdiak Ahora Amurrio/Orain Amurrio izena hartu du eta hiru pertsona independenteren parte hartzea izango du.

Nola baloratzen duzue udalaren egoera?

Gobernu klasiko bat da, estatuan 1978. urtetik gobernatu duena. Politikaren onarpen zorrotza eta murrizketak dira oinarria.

Krisiaren eta ustelkeriaren eratzaileak dira. Orain parte hartzeaz hitz egiten dute, gardentasunaz, eskubideak dituzten herritarrez... Guk defenditzen ditugun terminootaz jabetu dira.

Haientzat badirudi hitz soil batzuk errealitatea aldatu dezaketela eta ez da horrela. Haien balantzetan ez dute langabeziaz hitz egiten edota prekarietateaz, pobreziaz, laguntzak eskatzen dituzten pertsonez...

Gure herrian proiektu berriak sortzeko dagoen autonomia faltaz ez dute hitz egiten, ezta horiek gauzatzeko beharrezkoa den diruaz erez. Ez dezagun ahaztu Amurriok lehen 23.000.000 euroko aurrekontua zuela eta egun 13.000.000 eurokoa dela.

Zein arlotan murriztu da gastua? Ez dago beste herririk edo auzorik hori jasaten duenik. Pobrezia kudeatzen dabiltza, etorkizunaz kexu dabiltza, haiek krisia ez balute sortu bezala. Baina herriari bere dirua eta duintasuna lapurtzen dabiltza.

Gainera oposizioa edo haien konplizeak izan dira edo herritarrak ez dira egoeraz jabetu. Horregatik aldaketa beharrezkoa da. Autonomia, gizarte beharrentzako dirua eta herriaren duintasuna.

Zeintzuk dira zuen ideiak hurrengo legealdirako?

Bizirik dagoen herria nahi dugu, aktiboa eta parte-hartzailea. Horregatik gure proposamen guztiak herritarren ekimenetara bideratuta daude.

Oin bat instituzioetan eta beste bat kalean izan nahi dugu.

Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Diputazioak jartzen dituzten oztopoak gainditu nahi ditugu. Izan ere, gobernu horiek sortzen dituzten enpresa publiko asko sortu dituzte, baina tramiteentzako oztopo dira eta gainera dirua ez da inoiz heltzen.

Hori dela eta, beste udaletxe batzuekin eta beste instituzio batzuekin lan egin nahi dugu. Adibide bezala Nerbioi ibaiaren onbideratzea daukagu Amurrion. 33 urte darama pilota alde batetik bestera, guztion eskuetatik pasatu da baina inork ez du ezer egin.

Horren inguruko eskuduntza eta dirua guri emango baligukete urte batean jakingo genuke ibaiaren onbideratzea aurrera eramaten.

-Erabakitzeko eskubidea proposatzen dugu, demokrazia parte-hartzailea eta udal autonomian herritarrentzat garrantzizko gai horietan ahotsa izan dezaten.

-Ongizatearen politika hedakor eta unibertsalak proposatzen ditugu, zeinek gizartearen garapena, demokrazia parte hartzea eta subiranotasuna sortuko duten.

-Ondare eta benetako eskubideak bermatuko dituan Udal kontu ikuskaritza. Alde batetik, utzi behar ditugu kontu argiak eta bestetik, argi izan behar dugu herritarrak informatuta daudela 10.000.000 euro baino gutxiagoko diru sarrera dagoela udaletxean.

-Pribatizazio munizipalak baloratuko ditugu eta udalak zenbait zerbitzu bere gain hartzea berriro.

-Intentsitate baxuko demokraziaren aurrean: gardentasun instituzionala eta etika politika berria.

Gardentasuna kontu publikoetan eta herritarrek kontu horiek ikusteko erraztasun guztia. Horretarako herritarren informazioa eskainiko dien bulego baten irekiera, inolako traba legalik gabekoa. Herriak badaki zer nahi duen, ezin zaio ezjakin gisa hartu.

-Udal hautetsiek jasotzen dituzten aurrekontu hornidurak murriztea. Diru hori langabetuentzat, etxez-etxeko laguntzara... joango litzateke. Krisiak errekurtsorik gabeko herritarrak astintzen dituen bitartean, hautetsiak elkartasuna adierazi behar diete. Horren aurrean irain bat da alkate aterako den pertsona horrek urtero 64.000 euro gordin kobratzea eta herritar askori bizitza duin bat izan ahal izateko baliabiderik ez izatea.

-Gizarte emergentziei erantzun ahal izango dion gizarte aurrekontua. Errekurtsorik gabeko familietan oinarrizko ur, gas eta argi hornidura bermatzea. Ez dezatela esan ez dagoela dirurik, egon badago, baina Amurriora ez da heltzen heldu beharko litzatekeen guztia.

Eusko Jaurlaritza eta Arabako Diputazioa: Haiek dira kontzertu ekonomikoa erabiltzen dutenek, eta berarekin batera gure errekurtso eta dirua. Pastela beste modu batean banatu behar dugu, udaletxeetatik hasita, oinarria direlako. Gu gabe ez litzateke ez gobernurik ez diputaziorik existituko.

-Hirigintza. Herriak azpiegitura ardatzak sortu behar ditu. Batzuk zaharrak, lehen aipatutako Nerbioi ibaiaren onbideratzea adibidez. Beste batzuk, aldiz, berriak hala nola, Nerbio ibaiaren albotik doan bidea. Aipatu beharreko beste kontu bat hurrengoa da: Zortzi urteetan 1.500 etxebizitzaren eraikuntzaz mintzo dira batzuk, baina horrek galdera batzuk sorrarazten dizkigu: non, zenbateko altuerako pisuak izango diren, publikoak edo pribatuak izango diren, propietatekoak edo alokairuzkoak...

Amurrio oso handia da eta beraz ez dituzte etxebizitza berria hauek zertan erdigunean egin beharrik. Lursail ugari daude auzoetan eta etxeak banatzen badituzte gainera, altuera gutxiagoko etxebizitzak eraiki ahal izango dituzte. Gainera, parkeak eta aisialdirako gune gehiago sortu ahal izango lituzkete.

Hirigintzarekin bukatzeko, garrantzitsua da aipatzea, herri osotik oinezkoentzako zein bizikletentzako bidegorriak egitea. Denek Sagarribai eta Saratxo lotzen dituen errepidean bukatuz.

Saratxon, gainera, lursailen inguruko eztabaidan Arabako Diputazioa entzungor dago herritarren iritzien aurrean.

Horregatik uste dugu Diputazioak udalerriari eman beharko liokeela obra horiek finantzatzeko beharrezkoa den dirua eta udalerriak diseinuaz eta gauzatzeaz.

-Udalak lan kaudimen ziurtagiriak exijituz egiten dituen kontratazioak. Lehiaketetara aurkeztu nahi duen enpresa orok, langileen eskubideak errespetatzen dituztela erakutsi beharko dute.

-Beste erakundeen ekarpen publikoak aurrekontuetan saritu eta udalaren eskuduntza propio handiagoa. Gizarte ongizatea eta ingurumena herritarrentzako irizpideak izanik.

Adibidez, gastu publikoaren barnean argi energiaren gastu horren kontratazioa, energia berriztagarriak erabiltzen dituzten enpresena izatea. Hau da, bertatik ateratako etekina ez izatea Espainiako multinazional batentzat.

-Aurrekontuetan gizarte ekonomia garatuko duten enpresak, komertzio lokala eta energia berriztatzaileak sustatzea. Lehen esan bezala, bai azpiegitura aldetik edo herritarren aldetik.% 100ean berriztagarria izango den herri batean aurrerapausoak ematea.

-Animalien eskubideak defendatzeko neurriak eta medioak sustatuko ditugu.

-Osasun zentroa. Herriaren erdigunean eta azkar egiteaz gain, ezinbestekoa da gaur egungo eta etorkizuneko kontsultak jartzeko toki egokia izan dadin. Herritarrentzat beharrezkoak ez diren bidaiak ekiditeko neurriak hartuko ditugu.

-Hezkuntza, kultura, kirolak eta euskera. Gazte, heldu zein nagusientzako arlo guzti horiek hainbat elkarteren bitartez jarduten dute. Hori dela eta herrian bizitza eta aisialdia osasuntsuagoa izan dadin sustatuko dugu. Izan ere, egungo gizarteari, lana, bizitzeko mantenua eta aipatutako guneak kentzeaz gain, pertsonari ez diozu bakarrik duintasun kentzen, baizik eta herriari bere izaera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide