Izatefaltsua metal talde amurrioarrak "Zaratak agindu dezan!" izenburuko diska berria kaleratu du zortzi urteren ostean.
Hbio taldearen taldekide ohiek 2004 urtean sortu zuten Izatefaltsua metal berria estiloa jorratzeko asmoz, Eraso edota Machine Head taldeen eraginpean.
Proiektu berriak 2007. urtean plazaratu zuten beren lehenengo diska izan zenarekin, "Adi!" izenburukoa. Orduan Gaizka eta Pato gitar-jotzaile eta abeslari gisa zituen proiektuak eraldaketa handia izan du azken bi urtetan.
Alde batetik, 2013an Patok taldea utzi eta Ruben Gonzalez "Rubi" laudioarrak hartu zuen mikrofonoa, taldearen ahots berria izateko.
Horrez gain, 2014 urtearen hasieran Gaizkak ere taldea utzi zuen eta Beñat Aginako urduñarrak bete zuen bere hutsunea, Sagu baterijolea, Lander baxujolea eta Koldo kitarjolearekin batera taldearen izaera berria osatuz.
Taldeak 2015. urtearen apirilean argitaratu du bere lan berria, hamar kantuz osatutakoa eta Urduñako Konjuntibitis estudioetan grabatutakoa, Javi Palacios teknikariaren gidaritzapean. Nahasketei dagokionez, Izatefaltsua Tolosako Bonberenea estudioetara jo du oraingoan, non Karlos Osinaga "Txap" teknikari ospetsuak gidatu ditu nahasketak eta masterizazioa.
Taldeak "Kontra" kantua argitaratu du plataforma desberdinetan, Youtuben besteak beste, diska berriaren aurrerapen kantu gisa.
[video:https://www.youtube.com/watch?v=i3U1_L7mCAc width:600 height:350]